Jean Haritschelhar: "Poeta 'berri' bat jaio da"
Hizkuntzalari eta euskaltzale ugari hurbildu ziren joan den otsailaren 18an Gipuzkoako Foru Aldundira, Lazarragaren izkribuaren lehen agerraldi publikoaren lekuko izateko asmoz. "Egun pribilegiatua izan zen guztiontzat", Jean Haritschelhar euskaltzainburuaren esanetan. Bera izan zen egun gogoangarri hartan Larreako dorretxeko jaunaren testua esku artean erabiltzeko aukera izan zuten aditu gutxietako bat, Joxe Joan Gonzalez de Txabarri ahaldun nagusiak eskuratu baitzion izkribua aurkezpen ekitaldiaren buruan. "Berebiziko hunkidura sentitu nuen duela lau mendeko papera ukitzean eta garai hartako idazkera irakurtzerakoan", gogoratu du euskaltzainburuak.
Haritschelharren iduriko, Borja Aginagalderen aurkikuntzak 200 urteko hutsunea betetzen lagunduko du euskal literaturaren historian. "Iparraldeko XVI. eta XVII. mendeetako euskal literaturaren ikerlari naizen aldetik, oso harrigarri eta ulergaitza izan da beti niretzat, Iparraldean euskaraz idatzitako lehendabiziko liburuak argitaratzen ziren bitartean, Hegoaldeko garai hartako euskaldunak horren mutu ikustea; baina Lazarragaren izkribuak argi utzi du hemen ere bazela euskararekiko atxikimendurik", adierazi du.
Euskaltzainburuak "pozik egoteko moduko"tzat jo du, inongo zalantza izpirik gabe, Lazarragaren eskuizkribuaren aurkikuntza. "Garrantzi handiko gertaera da euskararentzat; alde batetik, euskal literatura aberasten lagunduko duelako, eta bestetik, Bernat Etxepare eta Joanes Leizarragaren garaiko poeta 'berri' baten jaiotza markatzen duelako", argitu du.
Ildo berean, Haritschelharrek oso begi onez hartu du Gipuzkoako Foru Aldundiak Lazarragaren eskuizkribua Interneten (www.gipuzkoakultura.net/lazarraga webgunean) esekitzeko hartu duen erabakia, "euskaldun, euskaltzale eta ikerlari guztien esku jartzen baitu euskal literaturaren historia aldarazten ari den izkribu garrantzitsu hau".
Iritzi berekoa da Eusko Jaurlaritzako Dokumentu Ondarearen Zentroko zuzendari Borja Aginagalde, eskuizkribua aurkitu zuen aditua ere. "Lehenengo aldia da honelako testu bat herritar guztiek erabiltzeko moduan jartzen dena, eta honek sortu duen mugimenduak, herritar guztion ondarea den sentsazio horrek, ezin hobeto justifikatzen du izkribua ekartzeko ahalegina", azaldu du. Gipuzkoako Foru Aldundiak 66.000 euro ordaindu zituen Joan Perez Lazarragaren eskuizkribuaren truk.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.