Antso III.aren erregealdia aztertuko du Eusko Ikaskuntzak Gasteizen
Antso III.a Nagusiaren milurteurrena dela eta, haren erregealdia aztertuko dute hainbat adituk, hilaren 3an Gasteizen egingo den topaketan. Eusko Ikaskuntzak bultzatu duen jardunaldiak Euskal Herria XI. mendean du lelotzat eta "hain lausotua mantentzen den garai buruz" sakontzeko aukera eman nahi die historialariei, antolatzaileen esanetan.
"Zalantzarik gabe, XI. mendean existitzen zen Euskal Herriko kontzeptua", dio jardunaldiaren antolatzaileetako batek, Roldan Jimeno historialariak. Hain zuzen ere, aditu honek jardunaldiaren eztabaidagaia jorratu berri du Iru?eako errege Antso Gartzez III.a, Nagusiaren, agiri bilduma (1004-1038) liburuan. Lan horren azalean garai hartan egindako munduko mapa bat agertzen da, non Vasconia izeneko herrialdea agertzen den.
Ikuspegi historikotik XI. mendeko egitura politikoa gaur egungoarekin parekatzea "anakronikoa" izango litzatekeela deritzo Jimeno, "politikoki erabat desberdinak" direlako. "Politikoki, XI mendean ez zegoen Euskal Herria izeneko Estaturik, baizik eta Iru?eako erresuma", azaltzen du historialariak. Haren menpe, "harreman feudo-basallatikoen bidez", Bizkaia eta Arabako lurraldeak zeuden, baita Iparraldekoak ere, beste zenbait lurralderekin batera. "Beraz, politikoki, kasualitatez, Antso Gartzezen garaian Euskal Herri osoa botere politiko bakar baten menpe zegoen", aditu honek azaltzen duenez.
Enperadorea
Garai historiko hori aztertzeko eta Antso III.aren milurteurrena ospatzeko hainbat ekitaldi antolatzen ari dira aurten. Horietako askotan "Espainiako enperadore edo errege nagusi bat bezala" irudikatzen dutela eta, aldi berean, "Iparraldeko konexioa" isilarazten dutela deritzo Jimenok. "Beraz, garrantzitsua iruditzen zitzaigun Euskal Herritik bertatik erakustea garai hartan Euskal Herria zelakoa zen", gaineratzen du.
Garai historiko horretaz egin diren interpretazio desberdinak aztertuko dituzte topaketan. Interpretazio horiek guztiek lekua izango dute jardunaldiari amaiera emango dion mahainguruan. Non eta nola egiten da historia lelopean, hiru aditu arituko dira Tom¨¢s Urzainki legegizonaren gidaritzapean. Hizlariak honako hauek izango dira: Armango Besga historialaria, Jos¨¦ ?ngel Lema paleografoa eta Agustin Azkarate arkeologoa.
Topaketan Euskal Herria subjektu historiko gisa aztertu duten historialariak bildu nahi dituzte dira. Hori dela eta, tokiz tokiko historia landu duten adituak gonbidatu dituzte, ikuspegi desberdinek lekua izan dezaten eztabaidan.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.