Oroimenak arbelaren gainean
Euskarara genero berriak ekartzeko gogoa erakusten du maiz Xabier Mendigurenek eta Arbelaren gainean oroimen liburu honetan ere helburu hori erabili du.
Liburuaren helburua Itsasondo herriko, idazleak familia duen tokiko, historia sentimentala eratzea da. Ez du idazleak kronologia ez eta ere historia ardatz gisa hartu, bestela jokatu du, zirkuluak eginez, memoriak egiten duen moduan, bizitza arbelaren gainean osatu zuen herri baten bizitza eta gaur abaildua den giroa adierazteko asmoz.
Autobiografia bat ote du hau? Zeharo garbian ez, horren aztarnak nabariak baditu ere. Itsasondok emandako idazleen aipamenarekin hasten bada ere, Mendigurenek kointzidentziak maite ditu, eta hari desberdinei tira eginez osatu du koadernoa.
Zenbait pasartetan ez da falta Pedro Alberdiren Satorrak lurrean bezala lanaren oroimenik, haren teknika maiz aipatzen baita, baina fikzioaren eta errealitatearen artean mugitzen den harian, zenbait pasarte beste batzuk baino askoz interesgarriagoak gertatu dira, eta zenbait konparaketa (zonbiena, adibidez), maizegi erabili izan dela iruditzen zait.
Askoz interesagarriago egin zaizkit haurtzaroko pasadizoak eta fikzioaren jokoak gainezka egiten duenean. Liburuan material desberdinak erabili izan dira kontaketa sortzeko orduan eta normala da denak ez heltzea indar berarekin irakurlearengana, edo honengana, behintzat.
Xabier Mendiguren: Arbelaren gainean. Elkar, Donostia, 2004, 159 orrialde, 11.50 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.