Lopez de Gere?u idazlea omendu du Eusko Ikaskuntzak
Eusko Ikaskuntzak omenaldia egin zion ostegunean, XX. mende osoan Arabako historia, tradizioak, toponimia, kondairak, umeen jolasak eta botanika ikertzen jardun zuen Gerardo Lopez de Gere?u euskaltzain, idazle eta historialariari.
Ekitaldia kanpai-jotze batez hasi zen Arabako mendialdean kokatuta dagoen Apinaiz herriko elizan. Lopez de Gere?uren aldeko meza entzun ondoren, Jose Maria V¨¦lez de Mendizabal idazle aramaioarrak historialari gasteiztarraren lan eskergari buruzko hitzaldia eskaini zuen.
Omenaldi ekitaldi honen jarraipen gisa, ekainaren 12an, mendi ibilaldia egingo da Izkiz parke naturalean, Lopez de Gere?uk naturarekiko izan zuen jakinminaren oroimenez.
Han-hemenkako ibilaldietan, Lopez de Gere?uk ehunka argazki atera zizkien Arabako landareriari eta mendialde nahiz ordokiko zokondo eta monumenturik ikusgarrienei. Horietako batzuk Apinaizen bertan daude ikusgai, ikerlariaren omenaldirako antolatu den argazki erakusketa xumea medio.
Gerardo Lopez de Gere?u 1904ko apirilaren 23an jaio zen Gasteizen, baina gazte-gaztetatik, Apinaiz herriari lotuta igaro zituen ikerlari bizitzako urterik gehienak. "Denboraldi luzeak egiten zituen herrian, eta denetariko materialak biltzeari ematen zion hona etortzen zen bakoitzean", gogoratu du historialari zenaren lagun min Florenzio Arza apaizak.
Autodidakta
Lopez de Gere?u Arabako herri kulturaren ikerkuntzan aritu zen buru-belarri. Gauza asko hutsetik ikasi behar izan zituen, autodidakta moduan, baina orduko ahaleginen emaitzek ikerlari askoren zeregina erraztu dute.
Joxemiel Barandiaranek zuzentzen zuen Eusko-Folklore-ko urtekarietan, Arabako toponimiari buruzko idazlan ugari argitaratu zituen, eta Araba osoan egindako ikerketa-lanen emaitzak liburu andana batean utzi zizkigun betiko idatzirik, besteak beste, Bot¨¢nica popular alavesa, Voces alavesas edo Calendario alav¨¦s izenekoetan. 1964 urtean, Euskal Herriko Adiskideen Elkarteko kide bihurtu zen, eta 1979an, ohorezko euskaltzain izendatu zuten.
Iraganari buruzko jakinahia bere alaba Maria Pilarri eta, batez ere, Gerardo semeari kutsatu zien. Lopez de Gere?uren semea, Arabako tradizioen ikerlari sutsua ez ezik, Etniker-Araba taldearen sortzaile eta Eusko Ikaskuntzako lehendakariorde ere izan zen.
Alabaina, bizitza ez zitzaion batere samurra gertatu Apinaizko jakintsuari. 76 urte zituela, alargun geratu zen, eta bederatzi urte geroago, 1989ko urtarrilean, semea galdu zuen betiko. Behialako familio giro zoriontsuaren nostalgiaz, Gerardo Lopez de Gere?u Gasteizen hil zen 1992ko abenduaren 2an.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.