Antzinatean aztarrika
Arturo Campion, Eugene Goyheneche, Antso Nagusia... Zer lotura ote dago hiru izen handi horien artean? Euskal historia, eta bereziki Nafarroako historia. Idazle poligrafoa izan bazen ere On Arturo euskaraz eta gazteleraz, garrantzi gorena eman zion jakintza horri, batik bat ikerketa hauetan: Or¨ªgenes del pueblo euskaldun, Nabarra en su vida hist¨®rica eta El genio de Nabarra idazlan handietan.
Nafarroaren historiografia bidez aldatu zuen, erreinu zaharra euskaldunen bihotz eta mamian kokatuz. Gainera, genero guztietako bere idazkietan sartu zuen. Bestalde, Nafarroako Euskara Elkartean, Campionen ingurutik sortu zen Zazpiak-Bat sonatua. Berak asmatu zuela pentsa daiteke. Arrakasta itzela lortuko du goiburo horrek idazleen artean, bereziki Iparraldean.
"Campionek bidez aldatu zuen nafar historiografia, erreinu zaharra euskaldunen bihotzean kokatuz"
Euskal Herri osoaren historiaz axolatu zen Eug¨¨ne Goyheneche. Zazpi lurralde historikoak aztertzen ditu, banan-banan, Le Pays Basque liburu erraldoian. Haatik, erromatarren garaitik lekora, toki nagusia Nafarroari ematen dio. Nafarroako erresumatik hasten da, eta luzaz aipatzen du. Anitz gora jartzen du Antso Nagusia, erranez euskal herriaren -populuaren- geroa eragingo duela haren obrak. Ipar Baskoniarekin lotu zituen harremanak azpimarratzen ditu zinez Ustaritzeko historiazale horrek. Ez dago zalantzarik enetzat, Zazpiak-Bat goiburua historian oinarritzen duela Goyhenechek.
Horretan lagungarri zaio
-eta zaigu- Antso Nagusiaren figura, bere garaiko euskaldun guziak -edo guti eskas- bildu baitzituen, gaurko Euskal Herria baino askoz ere zabalagoa zen eremuan, toponimiaren eta dokumentuen arabera hedatzen baitzen Pallarsetik Burgoseko atoetaraino, Hueskatik hurbil pasatuz mendi aldean, Errioxa Garaia eta Bureba kabituz, lekuko ditugularik izen handi batzuk: Abadal, Corominas, Jimeno Jurio... Gasku?ako mendi aldean ere gaur baino urrunago bizi zen. Bigorran, Biarnon, Landetan, baina hor dokumentazio eskasa dugu momentuko.
Antso bera euskalduna zela erran dezakegu, zeren 1060ko donaci¨®n batek dio -latinetik itzuliz gero- "que los reyes de Navarra de aquellos tiempos usaron del vascuence como lengua propia y nativa".
Tuterako aldea haatik ez zegoen Antsoren mende, baina zer hizkuntza mintzo zuten hor tenplotik ate: arabiera, hebreera, erromantzea, euskara ere ote? Bestalde euskal mundutik harantz hedatu zen, Gaztelan eta Leonen, Antsoren agintea -erreinua?-.
Hedadura horretaz baliatzen dira espainar nazionalista batzuk, Espainiako lehen erregea izan zela errateko. Baina badakigu ez zegoela Espainarik -ezta Portugalik-: penintsula kasik osoan betetzen baitzuen Al-Andalus musulmanak.
Euskaldunok ere kontuz ibili behar dugu hor. Historia ezin da nola nahika erabili, adibidez beharrune baten zerbitzuko. Historiazalea beti arrisku nagusi baten aurrean dago, horren aurka borrokatu behar du etengabe: hori da gaurko ideologien eta markoen iraganari goitik behera proiektatzeko joera, historia Prokustoren ohean sartuz. Maiz hortik dabil historia ofiziala ere, bereziki Frantziakoa.
Gure Zazpiak-Bat goiburuaren eremua ez da Euskal Herriak -euskararen lurrak- Antsoren denboran zuena. Gainera hizkuntzan oinarritzen da lelo hori -Euskal Herriaren izena bezala-, eta normalki denen ondasuna litzateke euskara: ez dezagun politizatu, kalte egingo lioke.
Badakigu orokorki zer egin zuen Antsok. Ez dakigu euskaldungoaz zer pentsa zezakeen. Baina errege euskalduna izan zen, euskaldun guzien erregea (eta beste batzuena ere). Beraz, harro eta burgoi egon gaitezke, euskaldun handienen artean kokatuz eta ongi ohoratuz. Hor dago gainera kulturaren alde egin zituen obren ondarea, bereziki Europari zabaldu zizkion Konpostelarako bideak, eta horien gaindi hedatzen hasi zituen eliza erromanikoak. Ez da guti. Gainera, XI. mende horretan agertzen hasi ziren gaurko nazio batzuen oinarriak, eta hemen agian, Iru?eko erresumatik gureak ere, Antsori esker nolabait, oroitzapenari esker bederen, anakronismoa baztertuz.
Bukatzeko, Campion ahantzi gabe, Eug¨¨ne Goyenechez errango dut Iparraldetiko historiografia indarberritu duela, Oihenart eta Jaurgain arbaso handien ildotik, ondoko duelarik Manex Goyenetche, berriki zendua.
Jean Louis Davant euskaltzaina da.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.