Arturo Campion, arrazoiaren historialaria
Aranaren arerio politiko eta idazle emankorra, Nafarroako jakintsuak egindako lana aitortu gabe dagoela diote adituek
Arturo Campion 1854ko maiatzaren 7an jaio zen Iru?ean. Zuzenbide ikasketak O?atiko Unibertsitatean egin zituen, baina lizentziatura lortzeko Madrilera abiatu behar izan zuen, Bigarren Karlistadaren ondoren unibertsitate kategoria kendu baitzioten O?atiko ikastetxeari.
Lizentziatu eta bost urte geroago, 1881ean, zinegotzi lanetan hasi zen, eta 1893an, Madrilgo Gorteetara joan zen Nafarroako integristen diputatu. Sabino Aranaren abertzaletasun arrazazalearen aurrean, Campionek euskal nazioen izaera errespetatuko zuen federalismo foruzalea defendatzen zuen.
Bien arteko ikamikak gorengo puntura heldu ziren jeltzaleak Euzkadi izena proposatu zuenean, nafarrak Euskal Herria izendapen tradizionalari eutsi baitzion irmoki. Politika kontuetan, Nafarroako ezaugarri fiskalak indargabetu nahi zituen German Gamazo ministroaren aurka sortu zen Gamazada mugimenduaren aitzindaria izan zen.
Iru?eko seme handi honen lana ikertzen urte luzeak emanak dituen Jose Javier Lopez Anton adituaren hitzetan, "Campionen nazionalismoak maila intelektual jasoagoa zuen Sabino Aranarenak baino, nazioaren definizioa historia, kultura eta hizkuntzaren gainean antolatzen baitzuen". Urteak joan eta urteak etorri, ordea, Campionen ideiak zokoratuta geratu ziren abandoarraren postulatuen mesedetan. "Campionenak aurrera egin izan balu, oniritzi zabalagoa izango zukeen Nafarroan eta Euskal Herri osoan", dio adituak.
Politikagintza alde batera utzirik, Campionek historia arakatzeari ekin zion. Lopez Antonen esanetan, "euskal historiografia gaur egungo lainoetatik ateratzen denean, duen garrantzia aitortuko zaio Arturo Campioni".
Euskara zortzi hilabetez ikasi omen zuen. Ez zuen lortu hizkuntza menperatzea, baina bere gramatikak eta Euskaltzaindiaren hasierako urteetan euskara batuari begira proposatu zituen irizpideek lorratz sakona utzi zuten ondorengo belaunaldietan.
"Hizkuntza da nazioa", idatzi zuen behin, eta intuizio honi jarraituz, 1877an Nafarroako Euskarazko Elkargoa sortu zuen Juan Iturralde Suitekin batera. Antoine d'Abbadie, Azkue, Duvoisin kapitaina, Bonaparte printzea eta Unamunoren lagun izan zen, eta literaturaren alorrean, Blancos y Negros, Garcia Almoravid eta La Bella Easo bezalako eleberri historikoak, El ultimo tamborilero de Erraondo eta El bardo de Itzaltzu idatzi zituen.
Campionek iraganean bilatu zuen gaurgeroko errakuntzen soluzioa, eta kondairak eta alegiazko historiak bazterturik, arrazoibidean oinarritutako egia historiko berri bat antolatu nahi izan zuen.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.