Mintzo galduen soinuak
Lurraldeko euskalki guztietako hiztunen grabazioak biltzen ditu Nafarroako Fonotekak
Berealdiko pribilegioa da gaur egun Fidela Bernat uztarroztarrak Erronkariko euskaraz ikasi zuen Gabon-kanta hau entzutea: "Guazen aingerurieki. / Baduaz arzaiak / arkanxalieki / aren ipelaia / gaur kantatzera. / Lasterrez oinez / gore erregearen / xakin al lironez / Xinko Semearen / ea sortu zenez / adoratzera/ Jesus Behelenen". Uztarrozko euskalkia aspaldi galdu zen arren, bere horretan entzun ahal dugu Nafarroako Gobernuaren Euskararen Fonotekan, Nafarroako Euskaldunen Mintzoak bilduma osatzen duten grabazioei esker.
Erreminta informatiko honek, azken 40 urteotan Nafarroako euskalki guztietako hiztunekin grabatutako 3.000 ordu baino gehiago biltzen ditu.
Fidela Bernat Erronkariko euskararekin batera hil zen, baina Zaraitzu eta Aezkoa aldean ozta-ozta dirauten euskalkietako eta Nafarroako gainerako euskara-barietateetako hiztunek, antzinako usadio eta bizimoduaren testigantza utzi ahal izan dute.
www.fonoteka.com helbidera sartuz gero, ikertzaile eta euskaltzaleek Nafarroako Fonotekako fondoetara jo dezakete -Administrazio Publikoen Nafar Institutuaren Iru?eko egoitzan kokatuta dagoena- . Denetariko bildumek osatzen dituzte fondo hauek. Zaharrena Rudolf Trebisch austriarrarena da, Euskaltzaindiak Suitzatik ekarri eta digitalizatua. Berrrienak, aldiz, Xorroxin Irratiarena -Jose Maria Satrustegi, Orreaga Ibarra, I?aki Camino eta Patziku Perurena ikertzaileek eskainitakoak- Esan Erran Irratia, Irulegi Irratia edota Irati Irratian bildutakoak eta Nafarroako toponimia eta dialektologia ikertzeko zenbait proiekturi lotutakoak.
Sisteman gordetako datuei esker, zehaztasun osoz jakin dezakegu zer den grabazioetan parte hartutako hiztun haiengandik gaurdaino bizirik iraun duena.
Hala ere, momentuz ez dago grabazio horiek entzuterik, ez eta transkripzioak PDF formatuan irakurtzerik ere, webgunean esekitako aldian-aldiko lekukotasun batzuk izan ezik.
"Kasu honetan, ez da teknikaren errua izan", azaldu du Julen Calvok, Nafarroako Gobernuko Euskara Zerbitzuko zuzendariak. "Aurretik, patente, marka erregistratu eta jabego intelektualaren inguruko negoziazioa itxi eta Internet bidezko sarbide kontrolatua behar dugu", gaineratu du.
Euskarri digitala
Proiektua Nafarroako Gobernuaren Hizkuntza Politikarako Zuzendaritzak eta Euskal Kultur Erakundeak bultzatu dute, horretarako 340.000 euroko inbertsioa bideratu dutela. Material guztiak digitalizatuta daude, baina orain, sarbideak mugatzeko sistema bat abiarazi nahi dute, gako erregistro baten bidez.
Fonotekak Louis Lucien Bonaparte printzeak egindako euskalkien sailkapena hartu du oinarritzat, Orotariko Euskal Hiztegian ezarritako zuzenketak erantsiz: Baztan, Aezkoa, Zaraitzu eta Erronkariko nafar euskalkiak, Nafarroako gipuzkeratzat jotzen diren Burunda eta Etxarri-Aranatzeko hizkerak eta Gipuzkoako goi-nafarrera, Bonapartek Irungo goi-nafarrera izenaz bataiatu zuena.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.