Mintzoaren memoria
Antzinako gertakizun historikoen oihartzunak bizirik dirau egun erabiltzen diren hitz eta esamoldeetan
Euskarak bide luzea egina du historian barrena. Eta harrigarria bada ere, -edo stonegarria, Zuberoan ingelesezko stone hitza euskaratuz dioten bezala- ohiko solasaldietan erabiltzen ditugun hitz eta esamolde askok antzinako gertaera eta bizimodu-aldaketen kutsuari eutsi diote, urteak joan eta urteak etorri.
El euskera arcaico liburua plazaratu berri duen Luis Nu?ezen esanetan, "hizkuntza historiaren isla da, giza-taldearen esperientzien arabera egituratzen baita". Ikertzaileak euskararen balizko ahaideei buruz argitaratu diren teoria nagusiak aztertu ditu lana prestatzeko. Mitxelena eta beste hainbat hizkuntzalariren irizpideari jarraituz, "euskara Eurasiako hizkuntzetatik Afrikakoetatik baino hurbilago" dagoela uste du aditu honek. "Inguruko hizkuntzek ez bezala, euskarak orokortasunetatik zehaztasunetara jotzen du ohiko joskeran", argudiatzen du, " eta baditu historiaurrekoak izan litezkeen aiztoa eta aitzurra bezalako hitz gutxi batzuk, baina honek ez du esan nahi derrigorrez gaurko euskara historiaurrean sortutakoa denik".
Inkisizioaren jazarpenak sorginen hizkera berezia desagertarazi zuen
Esanak esan, bada barra-barra erabiltzen den hitz bat, Erdi Aroko epikaren zaporea gordetzen duena: erraldoia. Koldo Mitxelenak Fon¨¦tica hist¨®rica vasca liburuan argitu zuenez, erraldoia Erroldan edo Errolan zeritzon pertsonaia historikoaren izenetik dator.
Orreagako gudu famatuak eta Karlomagnoren ilobaren heriotzak aparteko oihartzuna izan zuten Erdi Aroko literaturan, eta harez geroztik, euskaldunek neurri handiko harriak jaurtikitzen zituen pertsonaia mitologikoa izendatzeko erabili izan dute Errolan izena. Aralarren, esate baterako, Errolan Harria dugu, eta Errolan Leizea, Nafarroako Basaburua aldean.
Inguru horrexetakoa da, ziurrenik, Gotzon Garatek Atsotitzak liburuan plazaratu duen antzinako errefrau hau: "Gartzia, gaizto batek diazaguk (ezagutzen dik) bertzia".
Ahaide nagusien arteko ezinikusien oroitzapenez, beste hainbat esapide sortu ziren. Gehienak denboraren haizeak ezkutatu ditu betiko, baina banaka batzuk liburu zaharretan bilduta geratu dira. Lope Garc¨ªa de Salazarren Bienandanzas e fortunas kronika luzetik, "Butroeko meniak gatik (bake-itunengatik) ez iskilosai (ezkil-hotsei) utzi" esamolde bitxia aukeratu du Garatek.
Butroeko jauntxoak Bizkaiko oinaztarren buruzagi izan ziren Erdi Aroan. Zer ikusirik ote du oinaze hitzak butroetarrek arerioak konbentzitzeko erabiltzen zituzten metodoekin?
Esteban Garibai arrasatearrak ere XV. mendeko pertsonaiei loturiko errefrauak bildu zituen, hala nola, "Edrigu (Rodrigo) de Villandaran, egun hemen eta biar han", Gaztelako Joan II.a erregearen kapitain oldarkorraren oroimenez; edota "Gonzalo Moro tati-tati, gaixtoa gaxtigetan daki", izen bereko legegizon eta errege-aholkulari bizkaitarraren gomutaz.
Garai hartan eraikitako etxe eta baserriei erreparatuz gero, egiaztatu ahal izango dugu Errenazimenduak ekarri zituen aldaketa batzuen garrantzia. Lehen aldiz, etxeak eraikitzeko harriak eta teilak erabili ziren, Ormaetxea eta Telletxea bezalako izenek iradokitzen dutenez.
Zoritxarrez, aurrerakuntza haien aldean, Europa nahasmendu erlijiosoaren biktima bihurtu zen. "Euskal Herriko sorginek hizkera berezia erabiltzen zuten, baina Inkisizioaren jazarpenaren ondorioz, behin betiko desagertu ziren sorginak eta haien arteko hizkera berezia", azpimarratu du Juan Garmendia Larra?aga antropologo tolosarrak. "Gauza bera gertatu zen burdinolekin eta antzinako ofizio askorekin, gizartea eboluzionatuz doan neurrian, hizkuntza ere aldatu egiten baita, hitz zaharrak ezkutatuz eta berriei helduz", gaineratu du.
Euskarak "gorriak eta beltzak" ikusi ditu, duela 150 urte karlisten eta liberalen artean bizi izan zirenek bezalaxe -hortik datorke esamoldea-, baina XXI. mendean historiaren ispilu izaten jarraitzen du.
Hizkuntzaren erroak
Historiak hizkuntzan utzi duen lorratza arakatu nahian, Josu Naberan hizkuntzalariak euskararen erroak aurkitu omen ditu. Urtebete barru, aurkikuntza horiek guztiak bilduko dituen liburua osatuko du, "oinarrizko hiztegi etimologiko eta guzti".
Hizkuntzalariek diotenez, duela 10.000 edo 20.000 urteko euskaldunek ere gurasoei aita eta ama esaten omen zieten. Josu Naberanek, ordea, askoz ere harantzago jo du, hitz hauen jatorria Sahara eta Mediterraneo aldean kokatuz.
"Euskarak hiru hizkuntza mota desberdin biltzen ditu: piriniarra, bereber-iberiarra eta sahara-mediterraneoarra", ziurtatu du. Ildo honetan, euskarazko hitz guztiak hiru hizkuntza mota horietako erroen konbinaziotik sortutakoak lirateke. Horixe da, behintzat, Naberanek paleolinguistika edo kriptolinguistika arloko ikerlan horretan frogatu nahi duen tesia.
"Ahoa, burua eta oinarrizko zenbakiak, esate baterako, jatorri piriniarrekoak dira; egin aditza eta haur, erro eta harro bezalako hitzak, aldiz, bereber-iberiar errokoak; eta aita, ama, ura eta ale, besteak beste, sahara-mediterraniarrak!, zehaztu du. Naberanek "euskararen funtsezko 40 erroak" identifikatu omen ditu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.