Ikasleen ikuspuntua
Baliabideen eskasia gora-behera, EHUk berealdiko ahalegina egin behar izan du azken urteotan kalitatezko unibertsitate-irakaskuntza jaso nahi duen ikasle kopuruaren hazkundeari aurre egiteko. Uxue Perez, ikasle hauei behar bezalako harrera egiteko gainditu behar izan diren oztopo guztien lekuko izan da. Uxueren testigantza ezin daiteke errealitate osoaren islatzat jo, baina joera nagusiaren adierazgarria dela esan genezake, unibertsitate publikoan lizentziatu zirenek ozta-ozta onetsi baitzuten 2000. urtean EHUko hizkuntz politika.
Uxuek Biologia ikasketak amaitu zituen iaz, eta gaur egun, ikerkuntza beka batez lan egiten du egun Zientzia eta Teknologia Fakultatean. Euskaraz matrikulatu zen arren, ezin izan zituen landu ikasgai guztiak hizkuntza honetan. Karrerako azken bi ikasturteetan, aukerako ikasgai batzuk erdaraz ikasi zituen. "Berez, oso aberasgarria izan daiteke, baina hizkuntza batetik bestera pasatzeak aparteko zailtasunak dakarzkizu", dio.
Ildo honetan, ez du egokitzat jotzen ikasgai hauek euskalduntzeko erabili den erritmoa. "Unibertsitatean bost urte egin ditut eta denbora honetan ez dut aldaketa handirik somatu; azken ikasturtean, karrera hasieran baino ikasgai bat gehiago ematen zen euskaraz, besterik ez", esan du.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.