Ez hain berriak
Zalantzarik gabe, Euskal Liburu eta Disko Azokak eusten dio euskal diskogintza industriarentzat duen garrantziari, bulegoetako egutegietan bost egun hauek nabarmenduta agertzen baitira. Diskoetxeek jakin badakite Eguberria hurbiltzen ari dela eta horrek erostera animatzen duela jendea, eta garrantzi handia ematen diote Azokari, baina aspaldian galdu zuen esklusibitatea, inork ez baititu produktu berriak erreserbatzen Azokaren egoitzan aurkezteko. Azken orduko atzerapenak salbu, kutxak katalogoen ordezkaritza zabalaz beterik dutela bertaratzen dira, nahiz eta standetan leku nabarmena gordetzen duten lanik berrienenatarako. Material egin berria da, baina ez erabat berria.
Hala, Gor-ek dendetara pasa den maiatzean iritsi zen Brigada Criminal eta Stupenda Jones-en diskoa ere sartu du azokarako zazpi "nobedadeen" artean. Baina azken bost asteotan aurkeztutako lanak bakarrik aintzat hartuz gero, apalategietan hauts gehiegi pilatu dutenei ez erreparatzearren, bakar batek osatzen du zerrenda: Kojon Prieto y Los Huajolotesen ibilbidea errepasatzen duen DVDak. Bitxia da talde horrek erdaraz idatzi baitzituen abestirik gehienak.
Mestizajea
Azaroa eta abenduaren hasiera bitartean, Metakek bost lan eman ditu argitara. Hiru konpaktuak dira: Toulouse, Sagarroiren hirugarren diskoa, "mestizajearen omenalditzat" aurkeztua izan dena, Nafarroako kantu zaharrak, Hiru Trukuren itzulera; eta Game over, PiL.T-ren bosgarren lan luzea, taldeak behin betiko metala utzi duela baieztatzen duena. CD eta DVD bat: Zuzenean, Betagarri zuzenean entzun eta ikusteko aukera ematen duena. Eta Fermin Muguruza abeslari irundarraren bost urteotako ibilbidea biltzen duen DVDa.
Elkar-en nobedadeen artean honako hauek daude: Benito Lertxundiren lehen bederatzi diskoen berrargitalpena, Txirri, Mirri eta Txiribiton pailazoen abestirik berrienak (Altza Felipe), eta Eperra, Niko Etxartek aita Dominika eta koinatu Robert Larrandab¨¹r¨¹rekin batera a capella grabatu duen diskoa. Hainbat ahots elkartu dituen beste lana Bolona-molona da, Imanol kantautorearen hil ondorengo diskoa, bertan Niko Etxartek berak, I?aki Eizmendi, Arantza Irazusta, Pier-Berzaitz, Agustin Errotabehere eta Antton Valverdek hartu dute parte.
Aldiz, Gaztelupeko Hotsaken berrienak hauexek dira: Amore amore, Jon Maia bertsolaria buru duen Karidadeko Benta taldearen errebalida, Erabil nazazu, Mikel Markezen disko akustikoa, eta Chillida-Lekutik, Jose Ignacio Ansorena txistulariak eta Joserra Senperena pianojolearen lana.
Bestalde, Oihukak euskaraz argitaratutako berriena Keike rock talde ondarroatarraren estreinaldi-diskoa (Oinetan kea) da, DJ Axular gipuzkoarraren bigarren lanarekin batera (Anitza), techno progressive klabean egindakoa; lan horrek Mutrikuko Haur Abesbatza eta Mikel Laboaren kolaborazioak biltzen ditu.
Horixe da euskal diskoetxe nagusien proposamena, baina arretarik gehien bereganatu dezaketenak Littera & Musika disko-liburu bildumaren lehen bost aleak dira; Pamiela argitaletxearen arabera, "hitzari, poesiari, merezi duen protagonismoa" itzuli nahi dion bilduma. Lehen disko-liburua, Oteiza. Jorgeri, errezitatutako poema, aipu, gogo eta eta kantuen kateaketa da, ganbara musika, musika korala eta folklore-oihartzunez jantzia. Zeharbideetan lanak Jose Anjel Irigarairen hitzak Antoni O'Breskeyren musikarekin uztartzen ditu; eta R. M? Rilkeren Orduen liburua Rainer Maria Rilke poetaren errezitazioa da, Xabier Letek egindakoa. Azkenik, Henry Bengoa inventarium-ek Ruper Ordorika eta Bernardo Atxagaren ahotsak elkartu zituen izen bereko ikuskizuna berreskuratzen du, 1988an egindako grabazio batean.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.