Liburu zaparrada
Urrunetik nabaritzen ditut Durangoko Euskal Liburu eta Disko Azokaren oihartzunak. Hasi baino egun batzuk lehenago hartu nuen bidea nagoen toki hotz eta isil honetara etortzeko -Alemaniatik ari bainaiz lerrook idazten-.
Beraz, badakit zalaparta izango dela standen artean, jende multzoa liburu berriak ukitzen eta usaintzen, eta gainera -eta hori da albisterik pozgarriena- erosten eta irakurtzen. Isiltasun handia dagoelako bizi naizen hirian nabari ditzaket hango hotsak, hango barreak eta zantzuak... Amets bat baino ez bada ere urrunean hurbil nago... etorri aurretik liburu asko eskuratu nituelako, eta faltatzen zitzaizkidan batzuk egileei edo editoreen esker jaso nituelako azken orduan.
Poesia
Komertzioa eta literatura, industria eta literatura mundua bat egiten duten Durangoko azokarako liburuen zerrenda bat egiteko eskatu didate, zerbait irakurri duenaren gustuak eta atseginak azalduz.
Poesia liburuak udagoienean zehar argitaratu dituzte argitaletxeek eta horregatik ezagutzen ditut. Baina, zalantzarik gabe, inpresio sakona egin dit azken orduan heldu zitzaidan Felipe Juaristiren Begi-ikarak liburuak, egileak Rembrandtek bezala infinitua marraztu nahi duelako. Aspaldi honetan gaixo egon omen da idazlea eta joera autobiografikorik nabari ez bazaio ere minaren eta saminaren kronika heldua eskaini du egileak. Min ororen geografia eta kartografia altxatu duelarik, beltz eta latz.
Andolin Eguzkitzarentzako ere omenaldi ederra asmatu du Susa Argitaletxeak bere azken poemak argitaratuz, eta idazleak merezi zuen oroimena eskainiz. Esperientzia poesiatik hurbil ibili zen Andolin Eguzkitza eta joera hori indar berrituz agertu da Arimaren ondoko ezkien artetik ibilki.
Jona Aiustuik ere bere poemak berriro azalduz liburu fina eman du argitara bere Biolinaren jatorrian, Birika zatiak aireratu dituen moduen Xabi Bordak, lehen liburu baten ezpaletan, agian, mundu propioa eta mugatu bezain zolia erakutsiz.
Zer esanik ez, badira idazle berriak baita ere kontagintzan. Adibidez, Jon Aregoren Berbondo edo Mikel Zubeldiaren Manikien galeria, hiru ipuin luzez osaturiko munduaren ikuspegia.
Jorge Luis Borgesez zale agertu zaigu Iban Zaldua bere Itzalak narrazio liburu aipagarrian. Ikaragarria da banaturik eman den lau pertsonaien istorioa, agian, eleberri potente baten hasiera -eta ez naiz hasiko esanaz nobelak ipuinari tokia hartu behar dionik-. Errealitate sozialean begi bat atxikitik du Iban Zalduak bere irudi fantastikoak osatzen dituenean eta zentzu honetan oso berezia egiten zait bere kontaketa osoa.
Harkaitz Cano gaztearen Belarraren ahoa abioian nentorrenean irakurri nuen, eta fabula politikoa sinestea orokorrean zaila egiten bazait ere, meritu handikoa iruditu zait Charles Chaplinen -artearen- eta Adolf Hitlerren -politikaren- arteko borroka hori... Lan handia azkenean arte lana ibaian galtzeko!
Etorri zaizkit berriak eta badakit Jonasek bezala, arazo potolo bat dudala: ezin ditudala Durangon agertuko (omen) diren beste liburu batzuk ezagutu: Gandiagaren Adio, edo Joseba Sarrionandiaren Akordatzen -hainbat gogoeta eta kontakizun laburrez osaturikoa-. Heldu bezain laster liburu dendak bisitatu beharko ditut falta zaizkidan kromoen bila.
Artean istorio bat kontatuko dut. Hemen irakasle bati Harkaitz Canoren azken poema aukeraketa oparitu nion, eta hurrengo egunean poemak irakurriz negar egin zuela aitortu zidan. Ziurtatu zidan aspaldi nekiena: industriaren gainetik eta komertzioaren azpitik, euskal literaturak baduela gizakia emozioz betetzeko indarrik... eta horixe dela bere sena.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.