Sartaldera abiatu zen eta Filipinak bataiatu zituen eskribaua
Bost mende beteko dira aurten Migel Lopez Legazpi itsasgizona Zumarragan jaio zela. Etxeak zutik iraun du gaurdaino, baina ez zaigu iritsi Legazpiren jaiotza-data zehatza aipatzen duen dokumenturik. Jakin badakigu, 1527 urtean, Gipuzkoako herri batzuek osatzen zuten Areria izeneko alkatetza nagusiko eskribau ibili zela, baina hilabete gutxi batzuk geroago, Mexiko alderantz abiatu zen.
Urtetan, bertako udal idazkari eta alkatea izan zen, bai eta Diruetxeko karguduna ere. Lasai asko bizi zen, harik eta, 60 urte bete hurran zelarik, Sartaldeko irlak deskubritu eta konkistatzeko enkargua bere gain hartu zuen arte. Felipe II.a erregeak gutun bana igorri zien Mexikoko erretorde Luis de Velascori eta urtetan Moluka irlen konkistan ibili zen Andres Urdaneta fraide ordiziarrari, Ozeano Pazifikoa zeharkatzeko itsasbide berri bat aurkitu behar zela iradokiz.
Felipe II.aren alde borrokatzeko prest zeuden soldaduek, ordea, Floridarako espedizioarekin bat egin zuten, urrea aurkitzeko esperantzak, Betiko Gaztetasunaren Iturriak eta era horretako sineskeriek erakarrita.
Ondorioz, Legazpik bost urtez itxaron behar izan zuen Mexiko Filipinekin lotuko zuen itsasbidea aurkitu ahal izateko. Itxaronaldi hartan, Espainia Berriko erretordea hil zen, bai eta Legazpiren emaztea ere. Orduan, ondasun gehienak saldu zituen, abenturako gastuak ordaintzeko.
Sartaldeko irlak
1565eko urteberriarekin batera, espedizioa Sartaldeko irlen peskizan itsasoratu zen Ozeano Pazifikoko uretan barna. Guam irlan, Legazpik bertatik bertara egiaztatu ahal izan zuen zergatik esaten zioten "lapurren irla". Bertako indigenek arroza, platanoak, kokoak eta bestelako jakiak saltzen zizkieten; baina erositakoa zabaldu bezain laster, harea, harria eta belarra besterik ez zuten aurkitzen barruan.
Otsailean, Samar eta Leite irlez jabetu ziren, Magallaes eta Elkanok egindako bideari jarraituz, eta martxoaren hasieran, Carvallan izeneko portu batera arribatu ziren, hornigaien bila. Bohol eta Zebu inguruko uretan zebilen Legazpi zumarragarra duela 440 urte.
Helburua neguko kanpamendua Zebu irlan jartzea zen, baina irla hartako buruzagiak espainiarren aurkako erasoa agindu zuen. Kontraerasoan, Legazpiren soldaduek Juan Camuz izeneko esklabu bermeotarra aurkitu zuten txabola batean, Magallaesen espedizioan etorria baitzen 45 urte lehenago.
Itsas kanpaina hura amaitu ondoren, Legazpik Filipinas izena jarri zion irla-multzo konkistatu berriari Felipe erregearen omenez. 1571ean, Manila hiria fundatu zuen, eta hurrengo urteko abuztuaren 20an, azken arnasa eman zuen, 72 urte zituela.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.