Arejitak euskara naturalaren aldeko apustua berretsi du
Adolfo Arejita (Bilbo, 1953) euskaltzain izendatu berriak bere egin du Akademiak euskara naturalaren alde lan egiteko hartu duen konpromezua. Andres Urrutia euskaltzainburuak izendapen diploma eta 3. zenbakia duen euskaltzain domina eman zizkion ostiralean, Bilboko Udaletxeko Arabiar Aretoan egindako jendaurreko bilera berezi batean.
Arejita aretotik kanpo egon zen ekitaldiaren hasieran, harik eta, Andres I?igo eta Jose Luis Lizundia euskaltzainek bila joan eta lehendakaritza-mahairaino gidatu zuten arte.
Ondorengo sarrera-hitzaldian, Arejitak 3. domina hori eraman zuten aurreko euskaltzainak -Julio Urkixo, Luis Villasante eta Andolin Eguzkitza- gogoratu eta ahozko tradizioaren balioa eta euskara idatziari eman diezaiokeen ekarpen garrantzitsua azpimarratu zituen.
Euskaltzain berriak informatikak ekarri duen iraultza aipatu zuen, eta "testuak arin eta presaz idaztera beharturik dauden" profesionalak -"kazetariak, itzultzaileak, gidoigileak..."- gogoan izanda, ahozko tradizioaren ekarpenak profitatzea proposatu zuen.
Arejitaren hitzaldiaren ostean, Andres Urrutia euskaltzainburuak Arejitaren bilbotartasuna eta euskaltzaletasuna nabarmendu zituen, ahozko tradizioa idatzian txertatzeko proposamenarekin bat eginez. "Altxorra, zer esanik ez, testu klasikoetan da, baina euskararen corpusak moldatzen ari garen honetan, idatzizkoa ez ezik, ahozkoa ere aintzat hartzeko modukoa da", esan zuen Urrutiak.
I?aki Azkuna alkateak, bestalde, antzeko beste ekitaldi baten oroitzapena ekarri zuen gogora, 1951ko maiatzaren 28an, Bilboko Udaletxean elkartu baitziren Euskaltzaindiako kideak, Azkue lehendakari zela, Juan Gorostiaga euskaltzain berriaren sarrera-ekitaldia egiteko.
Arejitaren sarrera-ekitaldia amaituta, euskaltzainak Morgara abiatu ziren. Bertako alkateak herriaren urrezko intsignia eman zion euskaltzain berriari.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.