"Ipuinak itzalpean gordetzen du benetan erakutsi nahi duena"
Karmele Jaioren (Gasteiz, 1970) lehen liburua dugu esku artean. Esplorazioa dela esango nuke, esplorazioa bizitzaren hausturetan, pertsonaien artean, giroen artean. Gaizkiulertua ere komunikazioaren oinarria da, eta maiz ongi erabili behar da, pertsonaien arteko oreka fina apur ez dadin. Gaizkiulertuen barneko esploradorea da, bere ipuin labur bezain indartsuetan.
Galdera. Lehen ipuinean gizonak ez dio begiratzen emakumeari eta honek, berriz, bai, begietara. Hasiera honek lanaren tonua ematen du?
Erantzuna. Komunikazio ezintasunean oinarritzen da liburua eta, zentzu horretan, pertsonen arteko komunikazioari traba handia egiten dion jarreraren adibide argi bat izan daiteke aipatzen duzun egoera hori. Hitz egiten dute, baina ez dago komunikaziorik. Zerbait esan nahi, baina barruan gordetzen dute ez daudelako aurrekoa entzuteko prest.
"Ezintasunak egiten die min nire pertsonaiei, komunikazio ezintasuna sentitzen baitute"
G. Ipuin liburua dugu, egin zenezake generoaren goraipamena, mesedez?
E. Ipuina itzalez betetako eremua da eta uste dut ipuinaren magia oinarritzen dela idazleak itzalpean utzi duenaren bilaketa prozesuan eta aurkikuntzan. Idazleak kontatu nahi duenaren zati bat baino ez du argiztatzen ipuinean, adierazi nahi duen guztiaren zati txiki baten gainean soilik jartzen du fokua, baina argiaren pean uzten duen detaile hori nahikoa izan behar du irakurleak deskubritu ditzan itzalpean geratu diren guztiak. Hori da ipuina idazten duenaren erronka nagusia. Nobela ia dena kontatzera eta erakustera kondenatua dagoen bitartean, ipuinak itzalpean gordetzen du benetan erakutsi nahi duen hori eta irakurleari uzten dio hori deskubritzeko aukera.
G. Liburuko bikoteek itxaropena betetzen ez denean beren burua galdurik aurkitzen dute.
E. Ezintasunak egiten die min. Gehienetan lehen aipatutako komunikazio ezintasuna sentitzen dute, baina sufritzen dute ere iragana desagerrarazteko ezintasuna, amets bat betetzeko ezintasuna. Kate bat daukate jarrita, bakoitzak leku batean. Eta kate pisutsua da benetan.
G. Pertsonen arteko loturak ironiaz eta samurtasunez ikusteko joera duzu. Laburregiak egin zaizkit ipuinak.
E. Nahiago dut irakurlea gosez uztea gehiegi luzatzea baino. Adierazi nahi izan dudan ideia bakoitzak neurri bat eskatu dit eta agian, egia da laburbiltzeko, sintesirako eta harira azkar joateko joera dudala. Horrek zerikusia izan dezake nire lanbidearekin, kazetaritzarekin alegia.
G. Bakartasuna eta ezin esana dira pertsonaien barnean dauden sentimendu nagusiak.
E. Badago ipuin bat Zauri kronikoak izenburukoa. Kroniko hitz horren pisua zabaldu nahi izan dut ipuin gehienetara. Pertsonaiek bakartasun edo ezin esan hori kronikoa balitz bezala sentitzen dute. Sentitzen duten unean, kronikoa iruditzen zaie zauri bakoitzak eragindako mina.
G. Errealismo zikina deitu izan denaren ildoan doa liburua?
E. Ez nioke nik inolako etiketarik jarriko, baina egia da irakurle bezala gustuko ditudala Carver edo Cheever bezalako idazleak eta honek eragina izan dezakeela idazteko orduan.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.