Lauaxeta, Konpainia
Datoren astean, abuztuak 3, 100 urte beteko dira Estepan Urkiaga Lauxeta sortu zela. Haren mendeurrenkari asko idatzi da ikuspegi ugariez. Nire aldetik, beste hau jorratu nahi nuke, hots, 1936ko gerraren ondorioz, Lauaxeta, edota, bera bezala afusilatu, gartzelaratu edo erbesteratu zituzten idazle eta intelektualen zorigaitza.
Hasteko, Durangon eta Loiolan, Jesusen Konpainiaren etxeetan ikasle andana paregabea hor dugu. Aita Estefan¨ªa irakasle euskaltzaleak gidaturik, ezagutzen dugun euskalari talde oparoenetarikoa, hasi Nikolas Ormaetxea Orixe eta segi, gerotxoago, Andima Ibinagabeitia, Placido Mujika, Jokin Zaitegi, I?aki Goenaga, Korta anaiak, Argarate, Sarobe eta Estepan Urkiaga. Denak Konpainian, nahiz eta ez denak ordenatuko. Guztiek jasan zuten, ordea, Errepublikaren egoera demokratikoaren kontra altxatu ziren militar eta faxisten zapalkuntza ikaragarria.
Zeren eta zoritxar berbera izan zuten Granadan Federico Garc¨ªa Lorcak eta Gasteizen Lauaxetak, biak erahilak eta, ez hain kasualitatez, elkar ezagupidea egin zutenak gerra hasi baino lehentxoago Bilbon. Zoritxar berbera izan zuten Miguel Hern¨¢ndez poeta oriolanoak eta Juan Izurrategi Elorrioko abade eta euskal idazleak, lehena Alacanteko presondegian hil zen eta bigarrena Due?askoan. Eta zenbat exiliatu Errepublikaren, Euskadiko Agintaritzaren edota Kataluniako Generalitataren legezkotasundun gobernuaren alde izateagatik!
Kalte pertsonalez landa, zer galeraizugarria kulturarentzat, hainbeste idazle, ikertzaile, artista eta abar erahiltzea, gartzelaratzea edo erbesteratzea! Eta itzuli ahal izan zutenak, gartzeletatik nahiz exiliotik, mutu egon beharra! Jose Antonio Mart¨ªn Pall¨ªn, Espainiako Auzitegi Goreneko epaileak arrazoi osoz esan berri du : "paradoxikoa da kanpoan justizia egin nahi izatea eta Espainian ez, delituak ez dira preskribatu; ekintza haietan parte hartu zuten guztiak epailearen aurrean jarri beharko lirateke". Ildo horretatik, beste askoren artean, Lauaxetaren hiltzaileak auziperatu beharko lirateke. Nork ordea, familiakoek, Mungia eta Laukizko udalek, nahiz legezko beste edozein kaltetuk.
Beste edozein erlijioso talde askotako euskaltzalek ere nozitu zuen Altxamendu Militarraren eraso bortitza. Gaurkoz, Konpainiaren baitan sortutako Euskal Akademiatxoko taldekideak oroitaraziko nituzke, mendeurren bezperetan Lauaxeta nabarmenduz, baina baita ere beste hiru erraldoi: Andima Ibi?agabeitia, exilioan hila; Jokin Zaitegi, erbestealdi luzea igaroa eta Pl¨¢cido Mujika. 2006an hiruon mendeurrena ospatzea merezi duelakoan nago. Saiatuko gara Euskaltzaindian, gauza bera espero daiteke dagozkien agintari eta erakundeengandik ere. Itzuliko gara hiruron lan bikainetara.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.