Egunerokoa poesia bihurtzen denean
Martin Etxeberriak (Zarautz, 1974) bere bigarren poema liburua argitaratu du Elkarlanean etxearen eskutik, Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin. Izenburu bitxi samarraren atzean poesia bitxi samarra ezkutatzen dela adierazi behar genuke, eta nahiz eta bere poema liburutik aldaketak gertatu, mantentzen da idazlearen idazkeran hain berezia den na?f estilo berezia.
Izenburuak, agian, gogora ekartzen du Jose Luis Padronek bere poema sailari jarritako hura: Zure bila itsasoa bidaliko dut. Baina Padronen liburuan itzal epikoak eta handiak agintzen badu (itsasoak), Etxeberriaren poema liburuan egunerokotasunak eta elementu arruntek agintzen dute (bizikletak).
Hiru poema mota desberdin aurkitzen ditugu testuan. Lehena, maila narratibo eta aho kontagintzaren inguruan kokatu da. Larraitz maitearekin izandako istorioen inguruan moldaturik dago. Testuek inmanentziaz josita daude: kontatzen dutena dira, eta bukaerak indar berezi txikia ematen badiote ere, arruntasunaren inguruko gaiak ageri dira. Eguneroko anekdota xumeak: Koaderno marroia, Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin, Zure zain leihotik begira, Ilea jaten.
Errealismo zikinarekin lotu izan badira maiz, eguneroko bizitzari egindako begirada xumea ikusten dut gehiago. Eta estetika baten erakusle, benetan lorturiko indar poetikoaren emaitza gisa baino. Badute bere naif itxuran absurdoarekin elkarrizketa, alabaina, eta bien arteko elkarrizketan gertatzen da berritasuna. Horrela begiradan berria bezala erakusten da normala eta ohikoa dena. Aitorpen gisako Muxu gaziak atsegin zait denen gainetik.
Bigarren poema motak, bere laburtasunean, inpresio poesiarekin jolasten du, irudi batekin, ideia labur batekin, jokoarekin: Ermita txikiaren otoitza, Octavio Paz...
Eta hirugarren motakoak badira poesiaz eta munduaren izaeraz galdetzen dutenak. Kaosaren erdian eraikitako begirada sotila da Martin Etxeberriak eskaintzen duena, estilo lainoarekin, baina erritmoa ongi zaintzen duelarik.
Martin Etxeberria: Bizikleta bat egingo dut zure izenarekin. Elkarlanean. Donostia. 2005. 94 orrialde. 10.90 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.