Euskal izenak mundura Pisan
Hiru urterik behin mundu mailako izen jakintzaren, hots, Onomastikaren Biltzar Orokorra, egiten du, ingelesez ICOS akronimoarekin ezagutzen den erakundeak: International Council of Onomastic Scienciesek antolatua. Italiako Pisan izan da, irailaren hasieran, hogeitabigarrena. Lau euskal ordezkarik parte hartu dugu, beste laurehun hizlariren artean, bederatzi sailetan banatuta, XIV. Mendeko unibertsitate toskanar famatuan. Zinetan multikongresu bat izan da.
Antroponomastika sailean, Patxi Salaberri Nafarroako Unibertsitateko irakasleak Izengoitiak euskal deitura batzuen iturria txostena irakurri zuen igelesez. Esan behar da ICOSen Biltzarrretan hiru hizkuntza direla ofizialak, ingelesa, alemana eta frantsesa eta, horiez gain, bertakoa, oraingoan italiera, alegia. Beste hiruak frantsesez, Henrike Kn?rr EHUko katedradun euskaltzainak Toponomastika sailean Satznamen deituak Euskal Herriko toponimian, hots esaldidun leku izenez; Mikel Gorrotxatekin Euskaltzaindiaren Onomastika Zerbitzuaren arduradunak, F. Francoren diktadurapean izenei buruzko zapalguntza atzerrirako gai jakingarria azaldu zuen Onomastika eta Gizartea sailean. Azkenik, Onomastika eta Media Sailean neronek komunikabideetako euskal normalizazio onomastikoa, bereziki EITBn.
Patxi Salaberri euskaltzain urgazle nafarrak ongi azaldu berri duen bezala euskaldunon lekukotasuna nazioarteko lehen mailako biltzar baten parte hartzea oso onuragarria izan da. Azken batean, euskal gauzak munduko jakintsuen artean ezagutu daitezen eta, ondorioz, zabal ditzaten. Amerika, Afrika, Australia eta Asiako herrialde askotako ikerleak eta Europako gehienetakoak euskal izenez entzule izatea edo gutxienez berri izatea ez da gutxi. Ez den bezalaxe historian zehar herri zapaldu bateko judu bat lehendabizikoz enteratzea euskal izenak nola debekatuta izan diren, ondorioz, elkarrizketa garaian galdera jakinguratsuak eginaz. Komunikabideetan ere euskal izenen normalkuntzan zer eginkizun izan duen gure hizkuntzaren Akademiak, batzuentzat nobedade bat suertatu zen. Erantzun genion nola Real Academia Espa?olak ez duen Onomastika Batzorderik, beharrizanik ere ez, Estatuak aspalditik gaztelaniazkoak ondo normalizatuak dituelako, baina galego, katalan eta euskal Akademiak badituztela Onomastika Batzordeak, lan izugarria egin behar dutelako, zentralismo gaztelauaren azken mendeetako erdalduntzearen ondorioak bideratzeko.
Harreman interesgarriak sortzen dira biltzar hauetan, lehendik sortuak direnak - euskaldunok 1993an, Trier (Alemanian); 1996an, Aberdeen (Eskozian); 1999an, Santiago de Compostelan; 2002an, Uppsalan (Suedian) gutxi edo asko partaide izan baikara- sendotu bai ditugu. Hogeita hirugarren ICOS, 2008 urtean, Kanadako Toronton egitea onartu zuen amaierako erakundearen biltzarrak. 2011koa Espainiako Estatuan izatea aipatu zen, Valentzian edo, agian, Euskal Herrian. Ohore bat eta erantzukizun handia litzateke guretzat. Ez da lehendabiziko ahalegina, zeren eta 1996n ere eskatu genuen. Beste bi ere aurkeztu ziren, Budapest eta Santiago de Compostela, honi eman ziotelarik hurrengoa. Argudioak: Budapestek ez zuela dirurik eta hemen terrorismo arriskuagatik. Artikulu batean kritikatu nituen ETA eta, baita ere, ICOSeko zuzendaritza bere txosten partzial eta alarmistagatik.
Pisan "euskal izenak jalgi beitez mundura" suertatu baldin bada, ea 2011n, alderantziz den, alegia, mundu guztiko izenak etor beitez Euskal Herrira".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.