Gorputzeko zeruak
Udagoienaren lehen euriak hasi direnean beta hartu dut Angel Erroren Gorputzeko humoreak liburu berria irakurtzeko.
Ez dut huts handirik egingo Erro oso ezaguna dudala esatean eta agian, iritzi hau ikuspegi pertsonaletik ondua dela aitortzeko lotsarik ere ez dut izango. Baina niretzako poeta estimatua da, eta gustuen aurka zer egin gutxi dago.
Orain hilabete batzuk bere poemak eskatu nizkion, atontzen ari nintzen antologian sartzeko. Poema argitaragabe batzuk ekarri zizkidan, hain zuzen ere orain liburu honetan agertzen diren batzuk; kasualitate hutsez, liburua agertu aurretik agertu da antologia.
Hamar poema haiek irakurriz ez da liburu hau irakurtzen. Gorputzeko humoreak honek beste sakontasun bat du, zalantzarik gabe.
Bere Harkadian ni lehen liburutik hona gauak eta gauzak aldatu egin dira. Baina gogoratu nahi nuke Errok idatzitako hura: "Oro errana da, aspaldidanik. / Oro errana dela ere errana da. / Oro errana da, bada, ezinbestean. / Oro errana da, baina ez nik". Azken bertso hori poesia egiteko modu berri batera bidea zabaltzen du. Errok errana da liburu honetan agertzen dena.
Badira joko batzuk idazleak oso maite dituenak. Adibidez, izenburuan "h" letrarekin jolastea, umorea, humorea bihurtzea, eta beraz, isurkiei buruz hitz egitea, biologiaren nondik norakoak bilatzea. Adibidez, filologia lehertzea, eta hitzen alderik formalenarekin jolastea, hala nola, Oteizaren apokrifoa gazteleraz ematen duenean. Edo aipamen estetiko homosexuala egiterakoan: "Que qu¨¦ tiene que ver ser gay con el autor impl¨ªcito". Edo alderantziz.
Baina jokoen eta ironiaren gainetik, sentsibilitate eta, batez ere, gogo argi batek eusten dio Angel Erroren poetikari. Klasikoa omen da, baina barrokoaz mintzo da, olgetari dager, baina nik badakit oso garai ilunak direla hauek berarentzat.
Beraz, tentsioaren poeta nagusi baten aurrean gaude, 11-S-z idazten duena, gerrako haurrez idazten duena, bizitzaren gogorra burmuinean agertzen duena. Klasikoa? Bai, baina berpizte garaiko poetak aipatzen dituena.
Zirrara gogor bat. Gozputzeko humorerik garrantzitsuena melankolia baita.
Angel Erro: Gorputzeko humoreak. Alberdania. Irun. 2005. 86 orrialde. 11,50 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.