CAF-Elhuyar sarietara aurkezteko epea abenduaren 1era arte egongo da zabalik
Elhuyar Fundazioak eta Beasaingo CAF enpresak 6.600 euro banatuko dituzte aurten 1994az geroztik zientzia-dibulgazioa sustatzeko antolatzen duten sariketako irabazleen artean. Lanak aurkezteko epea abenduaren 1era arte egongo da zabalik XII. edizio honetan lehiatu nahi duten guztientzat.
Urtero bezala, sariketara honetara aurkeztutako lanek argitaratu gabeak izan behar dute, 7.500 eta 15.000 karaktere tartekoak, eta 25 urtetik gorako modalitatean, 1.000, 500 eta 300 euroko sariak banatuko dira garaileen artean. Adin horretatik beherako idazle gazteentzat, halaber, 300 euroko sari berezia egongo da. Saritutako artikulu guztiak Elhuyar aldizkariak argitaratuko dira.
Iaz, Bego?a Arratek lortu zuen CAF-Eluhay sarien golardo nagusia, Gure alde basatiaren barna artikuluari esker. Bigarren eta hirugarren sariak Kakalardoak, basoko berriemaileak eta A zer molekula-usaina! artikuluek irabazi zuten, eta gazteentzako sari berezia, Ozono geruzaren zuloa, Mikel Gorrotxategirena.
Ohiko sari horiez gain, Elhuyarrek eta CAFek dibulgazio-liburu bat idazteko IV. Beka emango dute: 4.500 euro, guztira. Atal honetan, Kepa Altonaga izan da golardo hau jaso duen azkena, Etxepare, Aldudeko medikua izenburuko proiektuari esker. Duela bost urte, Armand David, Pandaren aita argitaratu zuen Altonagak sariketa honetan lortutako beste beka bati esker.
Epaimahaiak ondo kontuan izango ditu aurkeztutako testuen kalitatea, osagai grafikoen aberastasuna eta lanen originaltasuna. Martxoaren 31 baino lehen, irabazleen izenak jakinaraziko ditu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.