Distirak eta argilunak
Euskarazko zinemagintzak egundo ez bezalako uzta ekarri du aurten, Aupa Etxebeste luzemetraia eta Zeru horiek telefilma tarteko direla. Euskal Zine eta Bideo Bileraren antolatzaileek ahaleginak eta bi egin dituzte pelikula horiek eman ahal izateko, "baina oraindik zirkuitu komertzialetan daudenez gero, ezinezkoa gertatu zaigu ekartzea", esan du I?aki Goioganak.
Horixe da Lekeitioko Bilerak dituen mugapenetako bat. Antolatzaileek berek zinemaldiaren webgunean (www.bideobilera.com) aitortzen dutenez, "ez dugu jakin jaialdia medioetara helarazten".
Komunikazio akats horrek begibistako ondorioak ekarri ditu, haien esanetan, hala nola, "behar lukeen prestigioa ez izatea" eta "izena egina duten agintariak eta gainerakoak Euskal Zine eta Bideo Bilerara ez hurbiltzea".
Azken urteotan, Bilerako antolatzaileek berealdiko ahalegina egin dute egoera hobetzeko. Horrela, Nontzeberri.com aldizkari elektronikoaren laguntzaz, iaz Interneten eseki zituzten jaialdian emandako pelikula guztiak.
Hala ere, baliabide ekonomiko urriek goitik behera mugatzen dizkiete jaialdia sustatzeko aukera guztiak.
Bilerak 59.100 euroko aurrekontua du edizio honetarako, hainbat erakundek eta enpresa pribatuk emandakoa. "Gu ez gara kexatzen inondik ere, baina argi dago Lekeitio oso urrun dagoela Bilbotik", esan dute.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.