Bidaiaz beteriko barne muina
Idazlearen ikusmuga bere pertsonaiekiko pintoreak objektuekin daukan berdina izaten da. Azken batean, idaztea koadroa marraztea bezalakoa da. Bien artean elkarrizketa estua gertatzen da. Baina, idazlea aldi berean esploratzailea da, ez bakarrik kanpoko istorioen bila doana, baizik eta etengabe bere baitara murgilduz bidaia egiten duen esploratzaile nekaezina.
Pintura eta barne-bidaia osagai arruntak dira poesian, bien arteko uztarduratik sinbolismoz betetako literatura sortu ohi da. Alabaina, bada alagalako genero narratiboa pinturaren zirrara, barne-bidaiaren artega eta poesiaren isuria su txikian batera egosteko: ipuina. Horrelakoxeak dira Amaia Iturbide bilbotarraren aurreneko bildumako ipuinak. Orain arte poesian eta saiakeran ibilia, hamazortzi ipuin marraztu ditu Bidaiarik Luzeenak (Erein) liburuan. Hamazortzi ipuin josi non eta pintura, poesia eta barne munduaren esplorazioa elkarrengana kiribiltzen diren. Esplorazioak bidaia traza hartzen du, idazlearen barne sentimenduetarako bidaia, pertsonaien urrun edo gertuko ibilbideen islapean. Jaiotzetik heriotzaraino elkarlotuta marrazten dira ipuinok, beti fikzioaren fantasia eta errealitatearen mugetan. Eta hitzak eta koadroak ere esploratzen dira, euren azal eta mamia. Literatura eta pintura ez dira soilki Amaia Iturbek darabiltzan bi aipagai, poetak egiten duen bezala, hitzen ?abardura eta taupadarekin esaldi eta paragrafo lasai eta esanguratsuak pintatzen ditu, berebiziko baretasun liriko batez pintatuta ere; gauza bitxi eta txikiei arreta eskaintzen dien margolana. Ipuinok, bestalde, irakurketak dira, beste ipuingile batzuen lanen irakurketak, kolore askotako zertzeladak, errealistagoetatik metafisikoenetara, sinbolismo liriko handi batez jantzita.
Amaia Iturbide. Bidaiarik luzeenak. Erein, 2005. 232 orr. 16,50 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.