"Literatura fikzioa ulertzeko modu erreala da"
Giza harremanak, identitatearen aurpegi desberdinak, itsasoa, zalantzak, irudi indartsuak eta hitz-jokoa. Hori dena eta gehiago batu nahi izan du Leire Bilbaok (Ondarroa, 1978) estreinaldiko liburuan, Ezkatak (Susa) poema-bilduman. "Desasoseguaren emaitza" dela dio egileak.
Galdera. Zer dira ezkatak Leire Bilbaorentzat eta zer irudikatu nahi zenuen izenburuan?
Erantzuna. Ezkatez jositako arrain bat ageri da liburuaren azalean eta arrainak aurki daitezke poemen artean igeri. Baina hauek ez dira arrain ezkatak bakarrik. Azala erortzen zaigunean ezkatetan erortzen zaigula egin nahi nuen aldarri, geu ere ezkata gogor eta erorkorrez josita gaudela.
G. Zerk bultzatu zaitu lehen liburu hau idaztera?
"Zalantzek baino beldur gehiago ematen didate erabateko baieztapenek. Zalantzarik gabe, aspergarriagoa izango litzateke bizitza"
"Irauten erakutsi digute, egonarriz eramaten ditugu aurrera egunak. Askotan, pertsonok ere egonean dagoen harriak dirudigu"
E. Ez dut sekula libururik argitaratzeko presarik sentitu. Liburu hau urteetan idatzi dudanaren ondorio da. Ezkatak kendu ahala, muinera joan nahi izan dut. Gauzak erraz egitea dela zailena irakurri nuen behin eta horretan ahalegindu naiz.
G. Literatur-zaletasuna bultzatzeko ahalegin polita da Larrabetzuko eskolarena.
E. Bihotz Bakartien Klubekoek egin dutena ikaragarria da. Besteak beste, literatura eskola sortu izana. Eskolakook hilean behin batzen gara eta literaturaren inguruan egiten dugu solas.
G. Liburuak lau atal ditu. Horrela planteatu zenuen hasieratik?
E. Paperezko arrain hau lau zatitan bereiztea egokia zela iruditu zitzaigun. Horrela arrainak, ezkatak ez ezik, burua, zakatzak eta buztana dauzka. Burua, lehen poemari erreferentzia eginez eta buztana, azken atalekoei. Zakatzak, barne arnasarekin zerikusia duten poemak lirateke, eta ezkatak azala estaltzen digutenak.
G. Poema soilak dira gehienak. Lan asko eman dizu horrek edo zure berezko joera da?
E. Joerak ere lanaren ondorioa dira. Soila izateak ez du errazkeria esan nahi niretzat. Poemok ahalik eta era soilenean emateko egin dudan "ezkata kentze" hori izan dut lan nekezena. Liburuan ahalik eta hitz joko eta irudi gehien sartzen saiatu naiz, era sinple batean horien berri ematen. Poemen egitura eta erritmoa zaintzeari ere berebiziko garrantzia ematen diot. Soiltasunak badu berezko indarra.
G. Aspalditik hizkuntzarekin jolasteko joera sumatzen zaizu. Jolasa da zuretzat idaztea?
E. Hitzekin jolas egitea atsegin dut, baina idaztea ez da jolasa bakarrik. Bizitza edo bizitzaren parte baten gaineko norbere ikuskera islatzea da idaztea. Hori eta are gehiago oraindik. Literatura fikzioa ulertzeko era erreal bat dela.
G. Poesia desasosegutik omen dator. Zerk kezkatzen du Leire Bilbao?
E. Desasosegua aitatu duzula aitortzen dizut besteak beste Pessoaren Libro del desasosiego ibili nuela esku artean liburu hau idazterakoan. Nik uste idazleak beti behar duela pultsio bat, desasosegu bat, zergatik ez? Ez dut uste txarra denik barrua dantzan izatea. Liburuko ahapaldi batean horrela diot, "Ekarrizu esku bat eta sentitu / nire sabeleko harriak odoletan / kazkabarra bezala ostikoka/bizirik nagoela esaten". Odola ere agertzen da poemotan eta odola ez dut zauriekin bakarrik identifikatzen, bizirik gaudela erakusten digu odolak.
G. "Arriskatzen duguna balio dugu" diozu. Aldarrikapenen bat buruan?
E. Arriskatzeko aldarrikapena da oro har. Era asko daude arriskatzeko. Beste poema batean, gauden lekuan irauten erakutsi digutela esaten dut. Egonarriz eramaten ditugula aurrera egunak. Egonarria, bestalde, dabilen harriaren kontrakoa ere bada, hau da, egonean dagoen harria. Eta askotan, giza haragizko pertsonok ere egonean dagoen harriak dirudigu.
G. Identitatearen arazoa ere dantzan dabil poema batzuetan. Horrek kezkatzen zaitu?
E. Identitate orokorrago bati buruzko poemak badaude egon. Baita norbere identitate pertsonalaren gainekoak, Inboluzioa poema adibidez. Azalari buelta eman eta norbere gorputz barruan, ate joka eta baimen eske, sartzen da poeta. Ate joka eta baimen eske sartu arren, azken finean bere barrura sartu nahi duela da garrantzitsua. Nor den ezagutu nahi duela.
G. Zalantza litzateke, akaso, beste iturri garrantzitsu bat poetarentzat. Zuretzat ere hala da?
E. Zalantzek baino beldur gehiago ematen didate erabateko baieztapenek. Zalantzarik gabe, monotono eta aspergarriagoa izango litzateke bizitza.
G. Bertsozalea ere bazara. Horregatik poesiarako jauzia?
E. Genero ezberdinak dira, baina uste dut bertsoetatik poesiarako bidea naturalagoa ikusten nuela nire kasuan, nahiz eta narratibako lanak ere egin ohi ditudan.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.