Pasiotarren grina
Lauaxeta Ikastola sortu zuen Eubako apaizgaitegiak mende erdi bete du bokazioa eta euskaltzaletasuna sustatzeko ahaleginean
Dudeako San Miguel auzoko tontor batean, Durangotik Zornotzara doan bide nagusitik eskuinetara begiratuz gero, eraikuntza ikusgarria suma daiteke zuhaitz artean. Lauaxeta Ikastola dago bertan, eta hango gaztetxo eta irakasleek hamaika pasiotarrekin batera partekatzen dute Orueko muino dotorean dagoen eremu zabala.
2005-2006 ikasturtean 1.340 ikaslek eman dute izena Lauaxeta Ikastolan, baina horietako gutxik dakite zein ibilbide luzea duen egunero zapaltzen duten eraikin labirintikoak, zein mamitsua izan den bere ibilbidea. "Ikasleei bost eremuak garatzen lagundu nahi diegu: nortasuna, adimena, gorputza, gizarte mundua eta emozioak", adierazten dute Lauaxeta Ikastolako arduradunek, eraikineko hormatzarren barruan jorratzen diren nondik-norakoak azaldu guran.
"Apaiztegiak gainezka zeuden; pasiotarrek Orue baserria erosi eta seminarioa egin zuten"
Baina helburu praktiko eta hezitzaile hauek aspaldikoak dira, sustrai sendoak dituzte; duela 50 urte Orue baserriaren hondarretatik pasiotarrek eraiki zuten Ikastetxe-Seminarioan errotuta daude. "Orain dela 50 urte bezala, zerbitzua eta heziketa ditugu oinarri gaur egun ere", azaldu du Lauaxeta Ikastolako zuzendari nagusi Ramon Madariagak.
"Mende erdi honetan arlo desberdinetan eginiko aldaketak ikaragarriak izan dira, baina guk etsi egin diogu une oro euskal kulturaren aldeko jarrerari", azpimarratu du Madariagak ibilbide luze eta emankorrari jarraibidea emango diotela gaineratuz.
Ikastetxe honen arrakasta ulertzeko atzera egin behar da, gaurko emaitza aspaldi ereindako haziaren fruitu apartekoa baita. Honela, 50. hamarkadan abante izugarria ezagutu zuten Euskal Herriko apaizgaitegiek, eta gazte olde horren ondorioz txiki geratu ziren hainbat seminario, bokazio berrientzako lekurik ez baitzegoen.
"Seminarioak gainezka egin eta han-hemen leku bila ibili ondoren, Orue baserria aurkitu zuten orduko pasiotarrek; erosi egin zuten, bertan bizi eta ondoan seminario eder bat eraiki zuten", gogoratu du Jabier Jaiok hasierako garaiak laburbilduz.
Jaio Eubako pasiotarren arduraduna da gaur egun, eta mende erdian eskuratutako lorpen garrantzitsuenak zehaztasunez aletzen ditu, memoria lagun: "Seminario moduan hasi zena ikastetxe bihurtu zen 1960an, eraikineko ateak neska-mutilei zabalduz, ordurarte mutilentzat egokitua baitzegoen".
Lauaxeta Ikastola fraideek eta guraso elkarte batek bultzatuta sortu zen 1977-1978 ikasturtean, eta harez gero kooperatiba moduan funtzionatzen du. "Horrez gain, Ibaizabal argitaletxea sortu eta 2000. urtean pasiotarren etxean edadetu eta gaisoen egoitza antolatu genuen", esan du Jaiok. Urteak joan eta urteak etorri, Lauaxeta Ikastola prestigio handiko ikastetxe bihurtu da, baina hasierako helburuei oratuta, hau da, gizakia kristau sinesmenean eta euskal kulturaren barruan hezitza.
Eubako ikastetxearen 50. urtemuga ospatzeko hainbat ekitaldi antolatu dituzte pasiotarrek. Euskaltzaindiaren Sustapen batzordea bildu zen bertan eta kultur ekitaldi ugari ere izan zen tartean; urrirako bertso-bazkaria eta ikasle-ohien eguna iragarri dute. Tartean argazki erakusketa ikusteko beta dauka ikasle, irakasle, guraso eta ikastetxea hobeto ezagutzeko gogoa duen orok.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.