Mihisearen alde bietako irudiak
Diorama, definizioz, alde bietatik irudiak pintatuta dauzkan mihise handia da, txandaka ale batetik eta bestetik argiztatzen dena eta iluntasunean dauden ikusleei irudi ezberdinak sortzen dizkiena. Definizio hori literaturara ekarrita lehendabizikoz badugu ispiluaren jolasa, zeinak ifrentzu bi dituen, irudikatua bata, fisikoa, eta bestea zirrara jakin bat sortzen duena, psikologikoa gehienetan.
Muga horretantxe kokatu ditu Patxi Iturregi laudiotar idazleak bere hirugarren bildumako ipuinak, Dioramak izenburupekoak. Guztira hogeita sei ipuin labur dira, taiuera askotakoak: absurduak, fantastikoak, tragikoak, komikoak, errealistak...
Liburu honetan Patxi Iturregik ipuingintzaren tekniken gaineko jakintza handia erakutsi du. Istoriook, gehienetan anekdotatik harago ez doazenak, biluzik agertzen dira, soberako hitzik gabe, xumeak. Horrelakoa ere bada darabilen hizkuntza, idazkera zuzena eta doi-doia. Eta xumeak diren istorio horietan giza harremanak dira nagusi, une batez, ia konturatzeke, okertzen direnak. Zirudienak utzi dio bat-batean izateari, pertsonaien egoerak desegonkortzera jotzen du. Iturregik, esan bezala. muga fin horretan finkatu du bere literatura, ia jolas antzera, orain sartu orain irten pertsonaien seguritate eta egonezaren mugen artean. Azken batean, ipuin hauetan Iturregi dator esatera gure bizitza ustekabeko aldaketen baitan dagoela, gure benetako ahalmenetik kanpo dagoela.
Horregatik, gu ez gara bizitzaren kontrola daramagunak, ez dago gure esku, eta horrek txotxongilo sentiarazten gaitu. Nahikoa da kasualitate absurdu bat dena hankaz gora jartzeko. Eta kasualitatea da ipuin hauetan agintzen duena, txinparta bat, garrantzirik ez duela irudiz, baina itzelezko eragina duena eta irakurlea astintzen duena, zer pentsa ematen diona.
Horrela, itxuraz eta gaiaz ipuinak desberdinak izan arren, giro jakin bat sortzen da, ironikoa bezain mingotsa den giroa, eta horrek batasuna ematen dio bildumari. Iturregiren ironiak gaina hartzen du literatura gaitzat hartzen duen ipuinetan, ez da trufa soil bat baina.
Dioramak liburuarekin Iturregi hurbiltzen da gaur egun euskal literaturan boladan dagoen ipuin moldera, anekdota eta aforismoa oinarri duen ipuin moldera hain zuzen, eta bide batez, mugarri bat ezartzen du bere ipuingile petoaren ibilbidean.
Dioramak. Patxi Iturregi. Elkar, 2006. 13,90 euro
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.