Seinaleetako hizkuntza arrotza
600etik gora etorkin ari dira euskara ikasten ikasturte hasiera honetan, beraientzat bereziki prestatutako taldeetan
"Aireportura iritsi eta seinaleetan euskarazko hitzak ikusi arte ez nekien ezta hizkuntza hori bazenik ere". Esaldi esanguratsu horrekin laburbiltzen du Adriana Posadak euskararekin topo egin zuen lehenbiziko aldia. Getxoko Lauxeta euskaltegian astearte eta ostegun arratsaldero biltzen diren gainerako hogei lagunak bezalaxe, Adriana beste herrialderen batetik (gehienak Hegoamerikatik eta bat Txinatik) iritsi da Euskadira azken urteotan. Lana, seme-alabei eskolako kontuekin laguntzeko gogoa edo hartu dituen gizartean integratzeko nahia tarteko, hasiera batean hain arrotz zitzaien mintzaira horretara hurbiltzeko lehenbiziko urratsak egiten ari dira guztiak, "hainbeste 'k" izateak eta esaldiak aldrebesteko duen joera horrek oraindik lan dezente ematen baitie ere.
"Kasuen %90ean" euskaltegira jotzeko motibazio nagusia seme-alabak direla dio irakasle batek
Auzokideekin "bi hitz" euskaraz eginez gero haiengan harrera guztiz bestelakoa dela ohartu dira ikasleak
Biribilean eta elkarri begira eserita, orain arteko jardunaren emaitzak erakutsi dituzte ikastorduaren hasieran, ikaskideen deskribapena eginez. "Medikuntza ikasten ari naiz, hemen bizi naiz eta pediatra izan nahi dut. Beraz, euskara ikasi nahi dut haurrekin elkar ulertzeko", azaldu du Juan Miguelek, ile beltz harrotuko mutil gazte batek. Hark bezala, beste ikasle batek, Patriciak, lan arrazoiak aipatu ditu euskaltegira etortzeko. "Jendaurrean lan egiten dut eta ondo datorkit hizkuntza jakitea. Ez dut helburutzat hizkuntza goitik behera menderatzea, baina bai jendearengana hurbiltzea. Zaila dirudi, nire amahizkuntzaren aldean, gaztelania alegia, oso desberdina baita. Baina irratian edo nire inguruan entzuteak animatzen nau hitz asko ezagunak egiten baitzaizkit". Izan ere, hizkuntzak berebiziko garrantzia du etorkinen integrazio-prozesuan, Xabier Aierdi Inmigrazioaren Euskal Behatokiko arduradunaren arabera. Haren hitzetan, "pertsona bat integratuta senti dadin hiru esparruk dute garrantzia: beraientzako gizarte-sare bat izateak, eskubide politikoek eta lanak. Eta hizkuntzak eragina du hiru elementu horietan". "Elementu horiek guztiek eragin positiboa dute", erantsi du aditu honek, "zoritxarrez, hemen ez dago behar besteko baliabiderik inmigrazio-politika arautzeko".
Hain zuzen ere, integrazio-nahiak garrantzi handia du euskara ikasteko erabakia hartu dutenentzat. "Kasuen %90ean familia da motibazio nagusia", azaldu du Alain Goldaraz Aisa taldeko irakasleak. Bigarren ikasturtez jarraian ari da etorkinentzako ikastaroaz arduratzen eta orain arte antzeko soslaia sumatu du ikasleengan. "Batzuek lanagatik ikasi nahi dute, baina gehienetan seme-alabak integratuta ikusi nahi dituztelako ematen dute izena", argudiatu du. Ikasleentzat euskara "erabat arrotza" den arren, bereziki herrialde arabiarretatik edo asiarretatik etorri direnentzat, "ikasteko grina" erakusten dutela uste du irakasleak.
Ikasle batzuek aitortzen dutenez, auzokideekin hitz pare bat euskaraz egin ahal izatea beste helbururik ez dute ikasketa-prozesuaren lehen txanpa honetan. "Funtsean, hemengo bigarren hizkuntza delako ari gara guztiok ikasten", azaldu du Jose Miguelek, Ana Gabriela bikotekidearekin batera Berangon bizi den venezuelarrak. Esaldien ordena eta "hogeinaka zenbatzea" konplikatu samarra iruditzen zaion arren, ahaleginak merezi duela uste du, batez ere jendearen erantzuna ikusten duenean. "Bestelako sentimendu bat sumatzen da euskaraz bi hitz egiten dizkiezunean. Gustatu egiten zaie eta hori igarri egiten da".
Seme-alabei eskolako lanekin laguntzeko gogoa aipatzen dute ikasle gehienek euskaltegira hurbiltzeko, tartean Yaraim kubatarrak. "Haurtzaindegira joaten zenez geroztik euskaraz egiten duen haur txikia dut. Hasieran ziria sartzeko zidan eskolako lanekin, baina orain ez du horrelakorik egiterik. Gainera, andere?oak zera esaten dio: Ama ikasten ari da eta zu ez?".
Oraindik, salbuespena
Ikasturte hasiera honetan, 637 etorkinek eman dute izena Bizkaia, Araba eta Arabako euskaltegietan beraientzat propio prestatutako ikastaro berezietan, horietatik 61ek Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzak, HABEk eta Inmigrazio Zuzendaritzak elkarlanean antolatutako Aisa programaren baitan. Iragan ikasturte osoan, berriz, 1.320 ikasle atzerritar aritu ziren euskaltegietan, horietatik 438 Aisa programaren bidez.
Gaur egun 83.547 etorkin bizi dira Euskal Autonomi Erkidegoan, Inmigrazioaren Euskal Behatokiaren datuen arabera; beraz, euskara ikasten ari direnek ez dute pisu estatistiko handirik (%1,58 besterik ez dira). Dena den, aipatutako programen bultzatzaileek positibotzat jotzen dituzte datu horiek, duela urte batzuk ez baitzegoen batere eskaintza berezirik.
Kanpotik datozen unibertsitate-ikasleek badute campusetan ikastea ere. EHUn solik 130ek hartu zituzten euskara-eskolak iragan ikasturtean.
Hizkuntza batean murgiltzen hasteko garrantzitsuena komunikazio-gaitasuna garatzea dela nabarmentzen dute arlo honetan diharduten adituek, zuzentasuna gehiegi sarituz gero nekez egin baitaiteke aurrera. Visitaci¨®n Pereda Deustuko Unibertsitateko Etengabeko Heziketarako arduradunaren iritziz, hizkuntzaren funtzio komunikatiboa saritu behar da ikasketa-prozesuaren fase honetan, "ezinbestean hizkuntzak pixka bat hondatzen badira ere". "Kultura-aniztasunaren ikuspegitik, errespetuak eta estereotipoak gainditzeak garrantzi handia dute", erantsi du.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.