Durangok azoka "heldua" agurtu du
Nobedadeak ez ezik, fondoetako izenburuak saltzeko plaza egokia dela nabarmendu dute profesionalek
"Azoka heldua, lasaia eta bizia izan da". Hiru adjektibo horiek erabili zituen atzo Euskal Editoreen Elkarteko lehendakari Jorge Gim¨¦nez Bechek aurtengo Euskal Liburu eta Disko Azokaren balantzea laburbiltzeko. Antzeko hitzak egin zituzten azokaren zuzendari Jon Irazabalek eta Euskal Diskoetxeen Elkarteko lehendakari Anjel Valdesek. Esaldi horrek laburbiltzen du, oro har, aurtengo edizioan parte hartu duten profesionalen iritzia: bisitari ugari bost egunetan zehar, baina garai bateko jende-pilaketarik gabe; salmentak errazten dituen azpiegitura profesionala eta ezusteko handirik eza egilerik salduenen zerrendari dagokionez.
Azken atal honi dagokionez, diskoetxeek eta argitaletxeek aurten ondoen funtzionatu duten lanen zerrenda jakinarazi zuten atzo. Literaturaren alorreko nobedadeei dagokienez, Anjel Lertxundi (Ihes betea, Alberdania) eta Edorta Jimenez (Koiotearen arrastoa, Susa) ageri dira zerrendan.
Musikari gazte askok zuzenean merkaturatu dituzte diskoak, diskoetxeetara jo gabe
Aparteko aipamena merezi duen beste egilerik ere bada, tartean Jon Arretxe, Sustrai beltzak beldurrezko kontakizunen bilduma estreinatu berria ez ezik, aurreko urteetan kaleratutako bidaia-liburuen ale ugari saldu baititu; antolatzaileek bidaiak aurtengo edizioaren ardatz aukeratzeak eragina izan dezake horretan. Ezin aipatu gabe utzi, bestalde, Koldo Izagirreren Rimmel (Susa) olerki-bilduma, genero honek merkatuaren zurrubiloan nabarmentzeko dituen zailtasunak kontuan hartuz. Beste horrenbeste esan daiteke Kirmen Uriberen Portukoplak (Elkar) liburuaz, nahiz eta hau ez den egileak propio sortutako lanen bilduma, han eta hemen jasotako kantu eta poemen antologia pertsonala baizik.
Baina irakurleek saritutako idazleen zerrendan beste aipamen berezia Toti Martinez de Lezeak merezi du zalantzarik gabe, lau liburu kokatu baititu izenburu irakurrienen artean. Ilargiaren alaba (Zubia), La brecha (Ttarttalo), Kattalin eta Sorginak, azken bi hauek Ereinek argitaratutakoak.
Horrez gain, agerian geratu da, nobedadeak ez ezik, aurreko urteetako liburu kutunen bila ere hurbiltzen direla asko Durangora, argitaletxeek beren fondoetako izenburuen ale ugari ere saldu baitituzte. "Ez dira berriak beste saltzen, baina irakurle ugari hurbiltzen zaizkigu iragan urteetako lanez galdezka", azaldu zuen azokan bertan Erein argitaletxeko arduradun batek. Etxe honek, hain zuzen ere, Ramon Saizarbitoriaren Kandinskyren tradizioa (2003) kokatu du bere lanik salduenen zerrendan. "Nobedadeez gain, azoka hau gure fondoetako izenburuak zabaltzeko aukera egokia da, tamalez ez baitute lekurik liburudenda gehienetan", erantsi zuen Elkar argitaletxeko zuzendari Olatz Osak. Aingeru Epaltza (Mailuaren odola) eta Xabier Lete (Abestitzak eta poema kantatuak) izan dira etxe honen izenburu arrakastatsuenetakoak.
Izen nagusiak nagusi diren azoka honetan, berriz, argitaletxe txikiek gero eta arazo gehiago dituzte beren burua nabarmentzeko. Eleako editore I?aki Mendizabalen hitzetan, "handiek uzten dizkiguten zirrikitu txikiak baliatzen saiatzen gara; horixe da gure aukera bakarra".
Ildo beretik, diskoen esparruan nabaria izan da aurtengo azokan talde eta musikari askok -gazteek batik bat- autoedizioaren bidea aukeratu dutela beren lanak merkaturatzeko. "Batetik, zure produktuaren gaineko kontrola lortzen duzu", azaldu zuen Oreka Tx taldeko Harkaitz Martinez txalapartariak, azoka ixteko ordu gutxi falta zirela. "Horrez gain, merkatua gero eta murritzagoa denez, behintzat produktua zurea dela sentitzen duzu", erantsi du.
Hain zuzen ere, talde horren Nomadak TX diskoa -hainbat herrialdetatik egindako bira baten emaitzak biltzen dituena- edizio honetako salduenetakoa izan da. Ruper Ordorikak (Memoriaren mapan, Elkar) Fermin Muguruzak (Euskal Herria Jamaika Clash, Talka Records) eta Bide Ertzean-ek (Non dira, Gaztelupeko hotsak) ere harrera ona izan dute musikazaleen artean.
Merkatuaren termometroa
Saltzeko ez ezik, bezero potentzialekin harremanetan jartzeko baliatzen dute azoka arlo honetako profesionalek, Durangon ordezkatuta izan diran argitaletxe eta diskoetxeetako arduradunek behin eta berriz nabarmentzen dutenez. "Harreman sanoa sortzen da erosleen eta etxeen artean", nabarmendu zuen atzo Anjel Valdesek, aurtengo balantze ofiziala plazaratzeko ekitaldian. "Guretzat garrantzitsuena ez da saltzea, baizik eta bezeroekin harreman zuzena izatea", erantsi zuen Jorge Gim¨¦nezek.
Egileek beraiek lagundu dute harreman hori zuzenagoa izan dadin, urteak joan eta urteak etorri gero eta gehiago baitira beren lanen aleak sinatzeko hitzordua betetzen dutenak. Aurten, batez beste, ia 20 idazle eta musikari izan dira egunero azokako erakusmahaietan, beren jarraitzaileen gozamenerako. "Idazleen inplikazioa gero eta handiagoa da. Idazle ugari hurbildu dira sinatzera, ulertzen baitute ezinbestekoa dela irakurleekiko harreman zuzena izatea", azaldu zuen argitaletxeen ordezkariak.
Antolatzaileek, berriz, azokaren "heldutasuna" nabarmentzeaz gain, kultur egitaraua hobetzeko egin duten ahalegina aipatu zuten. "Bisitari ugari etorri dira. Bisita kopuruak aurreko urteetan baino orekatuagoak izan dira eta jende gehien lehen hiru egunetan izan zen. Oro har, azoka bisitatzea erosoagoa izan dela esan dezakegu", esan zuen azokaren zuzendari Jon Irazabalek.
Salmentei dagokienez, Irazabalek erantsi zuenez, Durangokoa azoka "sinesgarria" da. "Jendeak badaki zer erosten duen", esan zuen.
"Edizio hau arrakasta izan da. Gerediaga Elkarteak bete-betean asmatu du aukeratutako gaiarekin, bidaiekin alegia, eta ekitaldi gehienek harrera ona izan dute", gehitu zuen Irazabalek.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.