Txintxo-txintxo
Egunerokoen faltan ez dago batere txarto gure idazle nagusien gutunen bilduma esku artean izatea. Onaindia, Mirande, Ibinagabeitia eta Mitxelenaren bildumen ostean agertu zaigu Orixerena, Paulo Iztuetak eta Ibai Iztuetak elkarrekin prestatua. Orixeren Gutunak (1917-1961) liburu mardula da eta guztiz interesgarria idazlearen nondik norakoak ezagutzeko.
Orixeren gutunek idazlearen bizitzaren aro zabala hartzen dute, eta inguruko pertsonei eta kultur ahaleginei buruzko informazio berri eta lehen eskukoa agertu.
Hain tarte zabala hartzen duenez, lehen mailako kontuak agertu ditu Orixek bilduma honetan: bere Josu Lagunditik irteteko arazo eta protestak, eta gau horretaz datu berri asko daude liburuan; Euzkadi egunkarian egindako lana, Joxe Mari Agirre, Lizardirekin izandako adiskidetasun handiaren berri; Mokoroa, Azkue edo Manuel Lekuonarekin elkarrizketak, liburuei buruzko zenbait gai jakingarri; Ameriketan egindako bizitzaren berri, eta Jokin Zaitegik Euzko Gogoa aldizkaria sortzeko eta aurrera eramateko izandako asmoen berri, harekin Orixek ukan zituen harremanen argibide luzea, eztabaidak, arrangurak, haserreak... barne.
Pertsona baten barrura zabalik geratzen den leihoa da gutuneria hori. Orixeren mundu pertsonal konplexua atzamarrekin ukituko bagenu bezala, begiak zabal-zabalik mundu berria ikusiko bagenu bezala.
Datu eta berri asko dago testuan, zalantzarik ez, baina irakurle bezala egonezin arraroa nabaritu izan dut ikusten dudanean egilea idazle bati buruzko iritzi gogor samarrak beste bati aipatzen. Ez da gozoa gutunok bere pertsonaz ematen duten irudia. Batzuetan gogorra da.
Eta jakinik gutun horiek ez zirela guretzat idatzi, eta guk irakurtzen ditugularik, ezinegon berezia sentitu izan dut: intimitatearen ateak zabaltzen ari izango bagina bezala. Oso pertsonalak dira bere erotismoari buruz Mercedes Contreraseri idatzitakoak, oso barnekoiak, eta hor Orixeren irudi ezezaguna ageri zaigu.
Baina zer egingo diogu gure lotsari? Hobe pentsatu gutun horien hartzailea aldatu izan bada, orain irakurtzen dugunok bide berria emango diogula hemen esandako guztiari.
Irudi publikoaren eta irudi pribatuaren arteko distantzia baturik agertzen da, eta ez da dudarik horrek bide berriak zabaldu dituela pertsonaren azterketak egiteko
Gutunak (1917-1961). Orixe. Utriusque Vasconiae. Donostia. 2006. 597 orrialde.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.