Udaberriko amets eroa
'Maiatz' aldizkariak 25 urte bete ditu idazle eta irakurle berrien harrobi gisa
Maiatz aldizkariak 25 urte bete berri ditu. Mende laurden honetan, Iparraldeko literaturzaletasuna sustatzeaz gain, bertako euskal idazle ugariren trebaleku ere bihurtu da. Maiatz udaberriko amets ero baten antzera sortu zen, euskalgintza astindu eta literatura garaikideak jorratzen dituen gaiak euskal mundura ere erakartzeko asmoz. Urteak joan eta urteak etorri, Baionan egoitza duen aldizkari xume honek ezin hobeto frogatu du amets egitearen garrantzia.
Fran?ois Mitterrand Frantziako presidente bilakatu zen egunean erabaki zuten Lucien Etxezaharretak eta Itxaro Bordak Maiatz literatur aldizkaria abian jartzea. Egun berezi haren datatik hartu zuten, gainera, aldizkariaren izena, 1981eko maiatzaren 10ean elkartu baitziren hazparnetarra eta baionarra ametsa errealitate bihurtzeko asmoz.
Handik aurrera, Koldo Ameztoik, Auxtin Zamorak eta literaturaren esparruan zer esana izan zezaketen hainbat leagunek bat egin zuten piskanaka-piskanaka Borda eta Etxezaharretaren proiektuarekin. "Urte haietan, Euskal Herrian pil-pilean zegoen giro kulturala, gauza berriak egiteko gogoa; ildo honetan, Maiatz kultur mugimenduaren adierazpen literarioa izan zen", esan du Etxezaharretak 80ko hamarkadaren hasierako testuingurua deskribatuz.
Argitalpen klasikoa
Bien bitartean, Pininioez honaindi, literatur aldizkariak berenezko pisua hartzen ari ziren euskalgintzan zihardutenen artean. Oh Euzkadi!, Susa, Pott, Xaguxarra eta Kandela izan ziren, 1982 urte hartan, Hegoaldeko irakurleen literatur gosea asetzen ahalegintzen ziren aldizkarietako batzuk. Hurrengo urteetan, Pamiela, Idatz & Mintz, Korrok, Txistu y Tamboli? eta beste hainbat kaleratu ziren, baina gehienek bizitza laburra izan zuten. Maiatz izan da, hortaz, euskarazko literatur aldizkari klasikoen artean gaurdaino iraun duen bakarra, beti ere Iparraldeko nortasuna eta hizkuntz aberastasuna sustatu eta literatur sorkuntza eta zaletasuna bultzatzeko xedeari jarraituz.
Maiatz aldizkariaren lehen alea - "literatura bizirako" aldarrikatzen zuena- Angelun inprimatu zen, apaiz euskaltzale baten multikopistan. Urteak joan eta urteak etorri, inprimaketaren kalitatea hobetuz joan zen, eta hobekuntza hori edukietara ere hedatu zen mugaz bi aldeetako idazleak tarteko, hala nola, Piarres Xarriton, Antton Luku, Txomin Peillen, Ur Apalategi eta luze gabe hirugarren emakume euskaltzain bihur daitekeen Aurelia Arkotxa, besteak beste.
Aldizkaria kaleratu eta bi urte geroago, Maiatz argitaletxe bilakatu zen, eta duela bost urte, Euskadi Sarietaraino iritsi zen Itxaro Bordaren %100 basque eleberriaren eskutik, Baionako idazle honen Bizitza nola badoan poema bilduma izan baitzen argitaletxeak plazaratu zuen lehendabiziko liburua (ondoren, beste 54 argitaratu ditu). Teknologia berrien erronkari erantzun nahirik, luze gabe, Maiatz aldizkariaren 44. alea plazaratuko da.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.