Narratibaren urrats handia
Martin Ugalderi zor diogu, euskal literaturaren eredu zaharrekin apurtzen hasten zeneko unean, batasun estilistiko eta tematiko baten ingurura idatzitako lehenengo ipuin-bilduma garaikidea, Iltzailleak bilduma. Hain zuzen, erbestean argitaratuta egoteagatik ez zuen eraginik izan garaiko euskal narratiban, eta ipuinak segitu zuen izaten zenbait aldizkaritako genero narratibo txikia. Aldizkarietan Jon Mirande, Gabriel Aresti eta Nemesio Etxaniz bezalako idazleek euskal ipuin garaikidearen aitzindaritza ezarri zuten.
1970ra arte itxaron behar izan genuen ipuina berriro lan oso baten ardatz eta helburu ikusteko, Anjel Letxundiren Hunik arrats artean bildumak ekarri ziguna. Beronek, Hego Amerikako errealismo magiko eta absurduaren antzerkia eta ipuingintzaren eragina zekarrelarik, erakutsi zituen narratiba laburraren ahalmen guztiak. 70eko hamarkadan, esperimentalismoaren hamarkadan, euskal idazleek apurka-apurka berenganatu zituzten ahalmen horiek.
Baina ez zen 80ko hamarkadara arte izan euskal ipuin garaikidea benetan sendotu eta errotu zenean. Eta, batez ere, ipuingintzaren sendotze hori neurri handi batean Pott aldizkariko idazleei esker gauzatu zen. Indartsu idazten hasi ziren eta lagundu zuten orduko literatura beste bide batzuetara eramaten. Haien inguruan sortu zen narratiba berria intriga berreskuratu nahi izatetik sortu zen, eta ondorioz, kontatzeak -eta ez esperimentatzeak- berriz ere garrantzia hartu zuen. Sarrionandiaren Narrazioak (1983) eta Atxagaren Obabakoak (1988) ez dira soilik hamarkada horretako ipuin-bildumarik onenak, baizik eta euskal literaturaren historian urrezko letrekin sartu diren izenburuak ere badira. 80ko hamarkadako postmodernitatearen eklektizismoak ekarri zigun joera narratiboen ugaritzea (errealismo magikoa, fantasia, absurdua, joera errealistak, sinbolismoa).
Horrela bada, denbora laburrean ipuinak eleberriak baino aniztasun handiagoa bereganatu du. Aniztasunerako joera, gainera, 90eko hamarkadan eta milurteko berriaren lehenengo urteetan indartu da.
Idazle berriak ere ugaldu dira, haien artean ipuingile petoak daudela. Era berean, ipuinen formetan ere antzematen da aniztasuna. Askoren artean, Harkaitz Cano edo Iban Zalduaren ipuin-liburuak adibide ezin hobeak dira azken urteotako ipuinaren zer-nolak deskubritzeko.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.