Elkarbide eta baliabide berriak
Gaur egun, literatura egiteko euskaraz idazten dutenen artean, %10 baino gutxiago dira euskalkiak soilik erabiltzen dituztenak; "50en bat idazle guztira, eta gehienak bizkaieraz", argitu du Euskerazaleak elkarteko lehendakari Martin Olazar abade gamiztarrak.
Euskerazaleak da bizkaieraren esparruan diharduen elkarterik aspaldikoena, baina urteak joan eta urteak etorri, talde eta baliabide berriak sortu dira mendebaldeko euskalkia sustatu eta lantzeko.
1970an, Labayru Ikastegia sortu zen Derioko Seminarioaren baitan, euskal kulturaren berariazko balioak aintzat hartu eta lau haizeetara zabaltzeko helburuaz.
Labayruk batua eta euskalkiak erabiltzen ditu bere argitalpenetan, eta bizkaieraz baliatzen denean ere -Labayru gaur hamabostekari digitala tarteko-, Euskaltzaindiak ezarritako ortografia-arauei jarraitzen die, hatxe eta guzti.
"Egia esanda, nik uste dut hatxearen inguruko eztabaida nahiko modaz pasatuta dagoela", esan du Esti Izagirrek, Mendebalde Kultur Alkarteko lehendakariak.
Mendebalde Kultur Alkartea Alfonso Irigoien euskaltzain zenaren ekimenez sortu zen 1993an, "bizkaierak euskara batuari eskain diezaiokeen ondarea ikertu eta baliarazteko asmoz".
"Guk ez dugu planteatzen batua versus euskalkiak, eta gertatuak gertatu, ziur gaude bizkaierak ekarpen handia egin diezaiokeela euskara estandarrari, bereziki lexiko eta esamoldeen arloan", ziurtatu du Izagirrek.
Une honetan, Mendebalde elkartea da bizkaieraren inguruko landa-lanetan dagoen talderik dinamikoenetakoa. Ikerketen emaitzak Euskalingua izeneko agerkari elektronikoan irakur daitezke, Interneteko www.mendebalde.com helbidean.
Hauez guztioz gain, Sarean bestelako baliabideak ere aurki daitezke bizkaiaeraren esparruan. Horietako bat da Bizkaie! aldizkari elektronikoa (www.bizkaie.biz), euskalgintza eta kulturgintzaren inguruko albisteak mendebaldeko euskaran bilduta eskaintzen dituena.
Bizkaie! Bizikai Alkarte Kulturalaren ekimena da. Talde honek, azkenik, bizkaierari eskainitako webgune bat sortu du, bizkaiera.net izenekoa, euskalkiaren historia, literatura eta ezaugarri linguistikoak ezagutarazten dituena.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.