Beldurra eta abentura
Ezin da ukatu Jon Arretxe literatur generoen zalea denik, bidaia liburu eta umore sail zabalen ondoan beldurrezko istorioak ardatz dituen errelato bilduma plazaratu zuen iazko urtearen hondarrean, Sustrai beltzak deritzona. Beldurrezkoak bai, baina bidaiek ematen dien exotismoz zipriztinduta. Ez da, hala ere, erabat berria formula hau Arretxeren literatur ibilbidean. Bere lehenengo liburuan, Hakuna Matatan, eta Zazpi Kolore bezalakoan, esaterako, bazen asmo arrastoren bat bidaien exotismoa eta istorio harrigarriak elkarlotzeko.
Oraingo honetan, berriz, bide hori erabat garatu du eta izuak hartu du liburuaren ardatz osoa. Liburuak dakartzan hamaika narrazio hauetan egileak ipuin gotiko klasikoetara hurbiltzen gaitu, Lovecraft, Poe, Munro eta Saki idazleen mundu literarioen oihartzunetara. Horrela, bati baino gehiagori gogora etorriko zaizkio Miranderen Ipuin izugarriak liburuko testu gogoangarriak. Beharbada horregatik, beldurrezko generoan gauzarik gehienak kontatuta daudelako, egileak erabaki du narrazioak leku exotikoetan kokatzea, Marrakexen, Varanasin, Amazonan, Transiberioanoan; Arretxeren beraren bidaia-liburuetan ezagutu ditugun bazter eta lekuetan, hain zuzen ere.
Liburuan ez dira falta, noski, bidaiariak diren pertsonaiak. Horrekin, egileak saihestu du istorio mota hauek izan zezaketen originaltasun gabezia, edo, hobeto esateko, ezagunegiak izateagatik eduki dezaketen harritzeko ahalmen falta. Izan ere, beldurrezko genero garaikideak gehiago jorratzen du beldur psikologikoa, mundu zabalean milaka irakurle erakartzen duena.
Gure literaturan, berriz, genero hau gehienbat narrazio laburretara zokoratuta dugu, eta sarri askotan gazteentzako literatura etiketapean. Nik neuk ere, Arretxek liburu honetara ekarri duen ipuin moldea ikusita, gazteen gustuetatik hurbilago dakusat.
Generoak eskatu ohi duen bezala, Arretxek gizakiaren alderik ezkutuenak, sinesgaitzenak eta krudelenak nabarmentzen ditu. Hemen aurkitzen ditugu Poeren estiloko ipuin estugarriak, harrigarriak eta odoltsuak. Pertsonaiak eurak ere, halakoxeak dira. Horri guztiari Arretxek bere narrazio dohainak gehitu dizkio: kontaera erraza eta zuzena, ironia, ezustea eta paisaia exotikoek dakarten abentura.
Sustrai beltzak. Jon Arretxe. Elea. Bilbo, 2006. 127 orrialde. 13 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.