"Idaztea sendabidea ez ezik ihesbidea ere izan daiteke"
Iratxe Esnaolak (Donostia, 1983) irabazi du Basauriko Euskarabila elkarteak 1996az geroztik antolatzen duen Ipuin Erotikoen Lehiketaren 12. edizioa, Egin mesedea izenburuko testuaz. Unibertsitatean kazetaritza ikasi ondoren, Esnaolak Granada aldean finkatu du azken urteotako bizilekua, hara joana baita Literaturaren Teoria ikastera.
Galdera. Nondik sortu zen Egin mesedea idazteko gogoa?
Erantzuna. Hitza ez da gogoa. Idazketa eta bizitza artean ulertzen ez ditudan gauzak dira. Eman nahi nion harmonia bat, hori baita orain uste dudanez idazketak ematen didana, munduan osatu ezin dudan armonia testuan osatzea.
G. Eta zergatik jarri zenion izenburu hori ipuinari?
E. Emakume heldu bat igerileku baten ertzean etzanda dago. Igerilekuan mutil gazte batzuk airezko baloi batekin jolasean ari dira. Baloiak ihes egin eta emakumearen ondora heltzen da. Orduan mutiletako bat hurbiltzen zaio eta emakumeak eguzkitako krema emateko mesedea eskatzen dio.
G. Zein da ipuinaren mezu nagusia, halakorik izatekotan?
E. Ipuinak ez du mezurik. Badira ipuin batzuk, argazki baten modukoak, istant bat harrapatu nahi dutenak. Nik ikusten nuen mutil gazte baten eskua andre zahar baten izterren artean, eta andrea esku horren aurka igurzten. Hortik irten zen guztia.
G. Egin mesedea fantasia da, ala badu autobiografiatik ezer?
E. Fantasia, hala-hola eraikitakoa, baina fantasia hutsa.
G. Zure kasuan, beraz, literatura ez da terapia izan...
E. Terapia hitza erabiltzean, ziurtzat ematen dugu gaixotasuna. Idaztea terapia izan daiteke, baina baita ihesbidea ere. Terapeutikoa da, barruko zikinei forma ematean, begien aurrera irteten direlako ikusi nahi ez diren gauzak. Eta ihesbidea da, sentimenduak fikzionatzean, beste bati txertatzen dizkiozulako, sentimendu horiek pertsonaiarenak direla sinesteraino.
G. Idazterakoan, zeure kasa egin zenuen ala beste norbaiten estiloa imitatuz?
E. Idazten duenak badaki idazten duena irakurri duenaren ondorio dela.
G. Ba al duzu literatura erotiko gehiago idazteko asmorik, ala beste estilo batean jardungo duzu aurrerantzean?
E. Estiloa eduki egin behar da aurrena, eta gero asko landu. Literatura egiteak zentzu bat izan behar du mundu honetan, baina nork bere zentzua aurkitu behar du, eta ni ez naiz horretara ailegatzen. Borroka bat da jarraituko dudan ala ez pentsatzea.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.