Historia hutsetik harago
Ez da erraza izaten historia-eleberriak idaztea genero honek dakartzan arriskuak bildu gabe. Generoak, bere arrakastaren seinale, milaka irakurle ditu munduan barrena, akzio, historia eta epika irakurtzeko gose direnak, eta aldi berean, liburuok dituzten dohain literarioekiko exijentzia gutxi planteatu ohi dutenak.
Aingeru Epaltzaren Mailuaren odola eleberriak, etorriko den trilogia baten lehen aleak, kontrara, ederto erakusten digu historian oinarritzen den kontakizunak urrunago jo dezakeela, zer edo zer gehiago eskaintzera jo behar duela nahitaez, are gehiago kontuan hartzen badugu, kasu honetan bezala, badatorrela egile-eleberriak idazten iaioa den idazle baten eskutik.
Epaltzak epikotasun eta manikeismo oro uxatu ditu aurkezten digun testuinguru historikoa jorratzean. Testuinguru hori XVI. mendeko Nafarroan gertatzen da, 1512ko konkistatik mende amaiera aldera, Nafarroako erresumak iraun zuen arte.
Tarte horretan hamaika gertakarik harilkatzen dute liburua: Nafarroa Garaia berreskuratzeko saio ustelak, erreforma eta kontrarreformaren zurrunbiloak, erlijio gerrak... Gertakariok ongixko dokumentatuta eta deskribatuta daude, beraz, aukera ezin paregabeagoa Euskal Herriaren historiaren bidegurutze garrantzitsu batez jabetzeko.
Baina, Epaltzak ahalegin handia egin badu eleberria egoki girotzeko, ez da txikiagoa fikzioaren alde egin duen lana. Joanes Mailu liburuko protagonista nagusiaren eskutik, egileak ahalegin handia egin du pertsonaien izaera, jokaera eta ideiak agertzeko.
Berorrek sendotzen du liburua pasarte historiko hutsak izango liratekeenen aurrean. Fikzio ahalegin horretan nabarmentzekoa da sasoi horretako euskal kulturaren protagonistei emandako papera, esaterako Axularri, zeinek Joanes Mailuren eskuizkribuak jasota liburuaren istorioa abian jartzen duen.
Hizkuntzan ere nabarmentzen da Epaltzak sasoia behar bezala girotzearren egin duen saio eskerga, horretan nabarmen-nabarmena da euskal autore klasikoen ekarria, garai hartakoena hain zuen.
Hortaz, liburu guztiz gomendagarria orain udan irakurtzeko. Hori bai, argitaletxeak ahalegintxoa egin beharko luke beste azal txukunago bat izan dezan.
Mailuaren odola. Aingeru Epaltza. Elkar. Donostia, 2006. 315 orrialde.20,15 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.