Munduaren ikuspegia
1969. urtean Isturitzetik Tolosan barru poema liburua eman zuen argitara Joxanton Artzek. Oso liburu ederra eta modernoa eman zuen argitara poetak, eta gaur Elkar argitaletxeak zen bezala eman du plazara, edizio faksimilean, aldaketa txikia, garaiari zor zaiona bestalde, barnean duela: disko txikiaren ordez CDa agertzen da, eta egunerokotasunak on egin dio liburuari.
Arte oso desberdinen koktela zen liburua: poesia eta grafismoa, inprenta-lana eta pintura, musika eta poesia espaziala. Era askotako arte desberdinak errealitatea den poliedroa agertzeko asmoz, espresio bakar batek, poesiak, hartu ezin balu bezala.
Kontrakulturaren ildoan sortu zen Europa guztian zehar bidaian ibilia zen Joxanton Artzeren liburua. Isturitzetik Tolosan barru hori Euskal Herriko historian zehar, eta geografiaren barnean egindako bidaia magikoa da. Liburuak atal asko ditu komentagarri. Lehena, eta ez ardura gutxiena duena, zera da: orrialdeen zenbakien ordez Artzek herrien izenak ematen ditu, ondoan aurkibide bezala Euskal Herriko mapa ematen zuelarik herriz-herri, poemaz-poema Herri bihurtu nahi zuen liburua irakurtzeko.
Oraindik bizirik ziren 1968. urte miresgarriak emandako ohiartzunak: Pariseko kaleetako garrasiak, Pragako kaleetan tankeek utzitako odol aztarnak, unibertsitate estatubatuarretan egindako protesten berriak... Horren guztiaren irudia zen Artzeren liburua. Garaiaren agerpena eta garaian erroturiko moldea.
Forma aldetik berri zen osorik liburua. Frankismo peko giro grisean azaleko gorriak dei egiten dio irakurleari, dei egiten duen moduan azalean agertzen den collage fotografikoak: Euskal Herriko historiaren berri ematen da han, irudi enblematikoak eta gorputzaren agerpena era berean, historia eta sexualitate berria irudietan.
Eta barnean Artzeren irudi nagusia izan den poesia bisuala, ikuspenaren bidez poesia egiteko ahalegina, forma eta esanahia biltzeko joera nagusia. Eta garaiak ekarri zuen aldarrikapen berria: sozialismoaren agerpena, industriaren eta anonimotasunaren aurkako jarrera, gerora ekologia izenarekin ezagutuko genuen bidea...
Liburu berria eta mezu berria eman zituen batera Artzek. Gaur egunean berriro irakurtzeko modukoa.
Isturitzetik Tolosan barru. Joxanton Artze. Pamiela. Iru?ea, 2007. 20 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.