Lau klasikoren bigarren bizitza
Saizarbitoria, Mirande, Aresti eta Artzeren liburu banaren berrargitalpen berrituak aurkeztu dituzte azken hilabeteetan
Uda idazle eta literatura berriekin topo egiteko sasoia izaten dute irakurle askok. Zenbaitetan, urteak joan urteak etorri xarmarik galdu ez duten izenburuak berriz deskubritzeko aukera ere izan daiteke. Izenburu horiek gaurkotasun puntua ematen dien argitalpen berriez jantzita badatoz, huts egin ezinezko abagune bihurtzen dira. Horixe gertatzen da, hain zuzen, azken hilabeteetan merkaturatu diren lau idazle handiren liburu banarekin: Joxean Artzeren Isturitzetik Tolosan barru, Jon Miranderen Haur besoetakoa, Gabriel Arestiren Ipuinak eta Ramon Saizarbitoriaren Egunero hasten delako.
Saizarbitoriaren nobelak 1969an (Lur) ikusi zuen lehen aldiz argia. Sexuaren deskubrimenduak eta nahi gabeko haurdunaldi batek Gisele nerabe protagonistarengan utzitako aztarnak ditu ardatz, ia 40 urte beteak izan arren 1987an Ereinek kaleratutako edizioan artean saltzen zen istorio batean.
Olerkari gisa bereizten duten ezaugarri berberak ageri dira Arestiren ipuinetan
Oraingo hau (argitaletxe berak plazaratua) egileak gaurkoturik dator. "Teknikoki gauza batzuk aldatu ditut, nolabaiteko tolesgabetasuna erakusten zuen pasarteak", argitu du Saizarbitoriak. Hala ere, jatorrizko testuaren espirituari eutsi dio, orain arte behin ere zuela berak idatzitako libururik bukatu ondoren berriz irakurri aitortzen duen arren. "Freskoa iruditu zait eta horrek harritu egin nau. Gaiak oraindik gaurkotasuna duela iruditzen zait. Bestela, ez nion utziko berrargitaratzen".
Umezurtz aberatsak Gabonetan jolastu nahi, Olerkaria, Jainkoa jaio da Otxarkoagan, Gure eguneroko beharra, Andre Madalen maitemindua eta Abertzalea 1957etik 1962 bitartean Arestik idatzitako sei ipuin bakarrak dira. Pobrezia eta gizarte desberdintasunak, arazo unibertsalak Bilbotik kontatuak, kontu horiek ulertu nahi dituen munduko edozein irakurlerentzat. Izan ere, Aresti gehienbat olerkari gisa da ezaguna, baina jorratu zituen gainerako generoetan ere (kontakizun laburrak eta antzerkia besteak beste) bertsoak josten erakutsitako dohain berberak agerian utzi zituen. "Ez gara konturatzen beharbada bere historia ez dugula behar bezala kontatu", argudiatu du senitartekoen baimenarekin eta Ikederren babesarekin argitalpenaz arduratu den Xabier Monasterio editoreak, "benetako factotum bat, eragile kultural bat izan zela".
Hain zuzen ere, Arestiren aurkezpen kritiko batekin aurkeztu zen lehenbiziko aldiz Haur besoteakoa, 1959an Jon Mirandek idatzitako nobela polemikoa. 1970 arte ez zuen plazaratzerik lortu, idazlea hil baino bi urte lehenago hain zuzen ere (Parisen jaio zen 1925ean eta hiri horretan zendu zen). Arrazoia egileak aukeratutako gaia izan zen: gizon baten eta bere haur besoetakoa den neskato baten arteko maitasun istorioa, batek baino gehiagok Vladimir Nabokoven Lolitarekin alderatu dutena. "Jakin nahi nuke gaur egun bere horretan argitaratuko ote zen", dio Ereineko editore I?aki Aldekoak.
Miranderena gaiaren aldetik apurtzailea izan bazen, Artzek bide berriak jorratu zituen euskal olerkigintzarentzat bere Isturitzetik Tolosan barru liburu gogoangarrian, aspalditik agortua zena. Oraindik garaikide gertatzen den poesia bilduma liburu-disko formatuan kaleratu du Pamielak, Littera&Musika bildumaren baitan, faksimile eran. Jose Angel Irigaray editorearen esanetan, "oso abangoardiakoa zen garai hartan, eta nire ustez irakurle berriek hitzaren garrantzia aurkituko dute, Artzek egindako hitzaren saihetsak eta aldeak".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.