Udako berriak
Ez dakit nola bizi izan naizen orain arte oiloen koldarkeriaren zergatiaz hain gutxi jakinda. Baina ezjakintasun hori, niretzat behintzat, bukatu da.
Azkenean Nature britainiar aldizkari zientifikoak argitu du misterioa: etorkizunean inbertitzen duten eta aldaketen aurrean zuhur jokatzen duten animaliek istiluak saihesteko portaera garatzen dute, lor dezaketena ez galtzeko.
Alderantziz gertatzen da, ostera, etorkizunarekin kezka gutxiago duten animaliekin, jarrera horrek ausartago eta oldarkorrago izatera bultzatzen baitie.
Eta guzti horren zergatia, psikologia ebolutiboaren legeei kasu egiten badiegu, hauxe da: koldarkeri tasa etorkizuneko ugalketari lotuta dago, eta zenbat eta gehiago edo gutxiago galtzeko izan, orduan eta ume-itxaropen handiagoa eta txikiagoa izaten omen da. Hala dio Max Wolf-ek, Groningen-eko Unibertsitatean, Herbeheretan, egindako ikerketen ondorioz.
Gauzak horrela, oiloen koldarkeria arrautza-kontua baino ez litzateke, urtean 300 erruten dituzte eta.
Hizkuntzari begiratzen badiogu, oiloek ez dute zorte ona izan: koldarrak direla batetik, putak bestetik... Hain okupatuak daude oilo gaixoek beren arrautzak zaintzen, ez baitute denborarik estigmatizatzen dituzten metafora horietatik alde egiteko... Baina ailegatu da zientzia egiari bidea irekitzera.
Udarekin batera berri gehiago iritsi dira gure bizitza erasoago egitera, edo hala uste dut nik, behintzat. Horietako albiste batek, esaterako, ikara sor dezake, itsas zaldiak ez baitira pentsatzen zen bezain fidelak euren bikotearekin. Egia da berri zirraragarri horrek ?abardurak dituela, eta ikertzaileek eman berri duten albiste horretan gatibualdian dauden itsas zaldiei aplika dakiokeela soilik jarrera desleial hori. Oraindik bada esperantza itsas zaldi basatien biziarteko leialtasunean.
Sexu-harremanekin lotuta ere, beste berri harrigarri bat daukagu, Hong Kong-etik datorrena oraingoan, hango biztanle batek (107 urte bete dituenak) bizitza-luzera sexuari uko egitetik datorkiola azaldu baitu. Adintsu horrek dio bere emaztea hil zenetik, 30 urte zituenetik, ez duela inolako sexu-harremanik izan. Koipe gutxiko dieta eta egunsentian ariketa fisikoak egitea aholkatzen badu ere, abstinentzia omen da erremediorik onena. Orain, gainera, urtetsu hau erretzeari uzten ari omen da.
Argi dago sexuarekin kontuz ibili behar dela, eta bestela begira zer gertatu zitzaion urtarrilean Mozart izeneko iguanari, zakila ebaki behar izan baitzioten. Antza, azken estalketa-saioaz geroztik, iguana sutsua erekzio iraunkor batean geratu zen. Zalantzarik gabe, koito hura gogoangarria izan zen, zakilak ez baitzuen errekuperatu ohiko egoera, eta ondorioz, zakilaren punta lehortzen hasi zitzaionean, arazoa errotik etetea erabaki zuten.
Mozart Belgikako natur parke batean bizi da, eta bertako komunikazio-arduradunak kezka bizia agertu zuen gertakariaren aurrean. Natur parketik, hala ere, anputazioa izanik edozein infekzio uxatzeko modu bakarra, iritzi-publikoa lasaitu nahi izan zuten, eta iguanek bi zakil dituztela argitu ere. Horregatik, eta harreman sexualetarako iguanek bietako bat nahiago izaten duten arren, ziurtatu egin zuten Mozartek ez zuela galduko larrutan egiteko desioa. Hortaz, hasiera batean, egoera berriari ohitu eta sarri praktikatu beharko zuen. Hori horrela, ebaketaren ondorengo bi edo hiru eguneko koarentena pasa eta gero, parkeko iguana emeekin jarri omen zuten.
Azken asteotan, beste berri hau ere iritsi da, arrazoimena pentsamenduaren bidaia argituko zuen kriseilua bilakatu zen garaia ekarri didana gogora: suitzar mendietako herrixka baten berrogei metro karratuko ispilu erraldoia jarriko dutela argi gehiago izateko asmoz.
Argien Mendeko metafora horretan Les Lumi¨¨res edo Aufkl?rung-en ikurra eta proiektua ikusi nahi nuke, ezagutzeari heltzeko beste modu bat. Hortaz, abendutik otsailera bitartean Bondo-ko herrixkak, Breggalia-ko haranean, eguneroko bizitza hobetzeaz gain, egitasmo horrekin Kantek aldarrikatzen zuen "arrazoiaren adina" amestu nahi nuke, iluntasunetik argitasunera garamatzana: agindupetik eta inposaketetatik askatuko gaituen arrazoiaren garaia.
Oporretako argitasunarekin, bada, Ausart gaitezen pentsatzera!, Diderot-ek Enziklopedian proposatutako formula berreskuratuz.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.