Munduari bira
2006. urteko BBK-Euskaltzaindia Saria irabazi zuen Aintzane Galardi Portuk (Oihartzun, 1969) Zirrikituak lanarekin. Urte bi lehenago ere Sari bera eskuratu zuen, dirudienez lantzen duen estetika oso deigarria zaie epaimahaikoei, eta dirudienez ez soilik mahai horretakoei. Beste sari bat eskuratzekotan izan zen liburua bera. Pena da baina, plaza bakar batean agertzea Galardiren lana, zeren poetak badu ahots berezi bat eta mereziko luke duen baino oihartzun handiago izatea.
Galardiren poesia kulturalista da, ni-aren begietatik ikusten du mundua, eta sinbolismoaren bideetatik dabil bere espresio mundua. Zirrikituak poetika bati begiratzeko moduak eta begiak dira. Liburuak, eta hauxe da bere lehen ezaugarria, batasun-hari sendoa erakusten du. Grezia klasikoko munduak zabaltzen du eta Ekialdeak bukatu. Artean beste zirrikitu bi zabaltzen dira: bata sentikortasunerantz eta bestea hego odolduetara, munduaren orratzaren lau norabideak marraztuz.
Poema bakoitzaren buruan aipamen bat jartzeko ohitura du Galardik eta aipuak poemaren norabidea markatzen du, eta bere osotasunean hartuz bere irakurketa zabalen berri ematen dute, norabide askoko munduari bira emateko orduan lagungarri gertatzen diren mugarri gisa jarriak dira hor. Noiz edo noiz Jos¨¦ Mar¨ªa Alvarez, poeta etorri zait gogora liburua irakurtzeko orduan, aipua poemaren materiala ere badelako, ezin delako poema irakurri aipu hori kontuan hartu gabe. Sentikortasunarekin batera espresio fin bat mantentzen du Galardik, eta ezin da esan bere poesiak ez duela indar finik, ikuskera pertsonalaren matazan.
Hitza eta irudia batzea maite du poetak. Batetik ohi bezalako poema bisualak ematen ditu argitara, bere joko tipografikoekin poemaren irudiak sortzen dituztela. Baina, gainera, pintura eta poesia, edo fotografia eta poesia batera ematen ditu orrialdean eta poema-liburu hau ezin da ulertu poetak jarri dizkion irudiak kontuan hartu gabe.
Bidea, agian, ez da berezia, baina oso modu pertsonalez egiten du poesia Zirrikituak liburuan Aintzane Galardik.
Zirrikituak: Aintzane Galardi Portu. Euskaltzaindia-BBK Fundazioa. Bilbo. 2007. 102 orrialde. 6 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.