Benetako eleberri poliziakoa
Ezaguna genuen Jon Arretxeren eleberri poliziakoarekiko zaletasuna. 2007ko abenduan argitaratu zuen Morto vivace, berriz, benetako eleberri beltza dugu.
Hard-boiled estiloko eleberri poliziakoa dugu, klasiko hutsa eleberri beltz edo poliziakoen artean. Horrekin, bide batez, beste estilo bat lantzeari ekin dio Basauriko idazleak. Mota honetako eleberriak eskatzen duenez, Morto vivace lanak ohiko osagaia ezagunak dakarzkigu: in media res hasten den berehalako ekintza, hilotz baten agerpena alegia; horrek dakarren ikerketa hastea detektibe edo polizia gogorraren eskutik; trama zabaltzea eta dozenaka haritan kratamilatzea; eta azkenez, hilketaren egilea atxilotzea eta kasua ixtea. Hori guztia erritmo bizi-biziz kontatuta.
Argumentuaren hasiera sinplea dugu: uztailaren 14a da, Frantziaren festa nazionala Parisen, eta gaua ospatzearren Sena ibaian doaz Miarritzeko opera-korukoak. Bat-batean, Larre gaztearen gorpu txikitua azaldu da ur gainean. Martinez eta Perrot inspektore gogorrek hartuko dute ikerketaren ardura. Ezin esan hauek frantziar inspektore arruntak direnik, izan ere, Martinez magrebtarra da eta Perrot beltza.
Gogorkeria, ustelkeria eta jende baztertuen bizimodua ere ezinbesteko osagaiak dira estilo honetako eleberrietan, haietan ezin da kritika sozialik falta, eta horixe egiten du Arretxek Sena inguruko luxuzko bazterrak eta Pigalle auzo txiroa kontrajartzen dituenean. Horretan, girotze lan handiagoa egin du egileak. Protagonista nagusien izaera askoz definituago dago eta Pariseko leku ezberdinen deskripzioak ugari dira. Horrela izanik, eta Morto vivace bidaia-liburua ez bada ere, deskribapen hauetan igartzen da Arretxeren bidaiekiko zaletasuna, hauek Parisa doazen turistentzako gida gisa erraz balio baitezakete.
Morto vivace eleberri laburra da, ehun eta berrogeita bat orrialde besterik ez baititu, irakurlea berehala harrapatzen duen erritmoa bizi-bizia dario eta elkarrizketaz josia dago. Hala eta guztiz ere, egileak jakin du laburtasun horretan hainbat hari zabaltzen.
Jon Arretxe. Morto vivace. Elkar, 2007. 141 orrialde. 11,75 €
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.