Hitzen dantza iruditan
Bertsozale Elkarteak kultur adierazpide honi eskainitako lehen telebista sortu du Interneten
Gaurko munduan, ikusten ez dena ez omen da existitzen. Dena omen da irudia, eta dena ikusi eta mugitu egiten da egungo gizarte modernoan. Irudiaren unibertso honetan, telebistak eta Internetek lortu dute ikus-entzule kopururik handiena erakartzea, eta Bertsozale Elkartea errealitate berri honetaz jabetu da aspaldi honetan.
Horregatik, bertsolaritzaren hedapenean sakontze aldera, elkarteak kudeatzen duen ikus-entzunezko materiala Interneten bidez argitaratzea erabaki du. Horixe omen da bertsoplaza.tv proiektuaren helburu nagusia: ahalik eta bertso-saiorik gehien ahalik eta kalitaterik onenean bertsozale eta profesionalen esku jartzea.
Ion Ansa proiektuaren arduradunaren hitzetan, "ikus-entzunezkoen garrantzia oso handia da gaur egun, eta bertsoak nagusiki entzuteko sortuak diren arren, ikusteko modukoak suertatzen dira askotan bertsolarien posturak eta jendearen erreakzioak".
Informazioaz gain, bertsoplaza.tv-k bilketa funtzioa ere betetzen du
Ataria erabat proiektu irekia da: erabiltzaile orok igo dezake bideo bat
Ildo honetan, www.bertsoplaza.tv helbide elektronikoa klikatzen duten internautek bertso-munduarekin zerikusia duten alderdi guzti-guztien irudizko erreferentzia aurkitu ahal izango dute.
"ETBko Hitzetik Hortzera saioak halakoxe inflexio puntu bat markatu zuen bertsolaritzaren historian, estreineko aldiz bertsoak etxetik bertatik ikusten ahal baitziren telebistari esker; guk bigarren urratsa eman dugu, bertsolaritzaren inguruko berriak, elkarrizketak, erreportajeak eta gainerako jakingarri guztiak Internetez jasotzeko aukera erraztuz", nabarmendu du Ansak.
Bertsoplaza.tv-k 2008ko otsailaren 22an ekin zion Interneten bitartez emititzeari, eta orain arte bildutako datuek ekimenaren arrakasta bermatzen dute: hilabete bakar batean, 130 bideo inguru igo dituzte, eta asterik aste, 20-30 bideo berri jartzen dituzte ikusgai.
"Guretzat oso garrantzitsua da aktualitatearen jarraipena egitea, eta horrexegatik eguneratzen dugu hainbeste webgunea; beraz, zerbitzua etengabe haziz doala esan genezake", azaldu du bertsoplaza.tv-ren arduradunak.
Gaurkotasunari estuki lotua egoteaz gain, bilketa funtzioa ere betetzen du bertsolarien telebista berriak. Honela, Xenpelar Dokumentazio Zentroarekin elkarlanean, bertsoplaza.tv-k internauta guztien esku jartzen ditu han-hemenka grabaturiko bertso-saioak.
Ahalegin honetarako, Ion Ansak Bertsozale Elkarteko hainbat kideren laguntza eta sostengua izan du. Ildo honetan, bertsoplaza.tv-ren sustatzaileek nabarmentzeko modukotzat jotzen dute bertsolaritza ziberespazioan barna hedatzeari ekin diotenen ahalegina, eta bereziki bertsoa.com webgunea abiarazi zuen Jexux Mari Irazuren aitzindari lana. Irazuk laguntza osoa eskaini dio Ansaren lantaldeari, Interneten bertsolaritzari buruzko bideoak esekiz lortu duen eskarmentuaz baliatuta.
Atariaren beste ezaugarri aipagarri bat bere izaera irekia da, erabiltzaile orok igo baitezake bideo bat.
Arduradunaren hitzetan, "Youtube-ren antzera funtzionatzen du, eta materiala oso modu errazean igo daiteke".
Lehenengo eta behin, nahitaezkoa da erabiltzaile bezala identifikatzea, hau da izena eta posta elektroniko bat ematea. Hortik aurrera, ordea, Bidali zure bideoak atalean klikatuz eta bertan azaltzen diren azalpenei kasu eginez, edozein erabiltzailek dauka bertsoplaza.tv-n bideoak esekitzeko aukera.
Arrakastaren zergatiak
Horrelako ekimenek merezi duten errekonozimenduaz gain, kasu honetan, bertsolaritzaren osasun ona islatzen dute. Ion Ansak hiru faktore nagusi azpimarratzen ditu arrakasta hau azaltzeko. Alde batetik, Xabier Amurizak egindako iraultza aipatzen du, izan ere, trantsizio urteetan, bertsolaritza moderno baterako oinarriak jarri zituen.
Bigarrenik, Bertsozale Elkartearen sorrera 80ko hamarkadan, eta honen bidez eman zen bertsolaritzaren antolaketa eta egituraketa. Eta azkenik, oraingo bertsolari gazteen maila eta euren burua antolatzeko duten gaitasun eta konpromisoa, Txapel bete bertso, GR, Hamaika bertute eta era horretako beste ekimen batzuk tarteko direla.
Eustat-en arabera, gainera, gazteak omen dira Euskal Herrian Internet gehien erabiltzen dutenak. Hartara, litekeena da bertsoplaza-tv-ren bisitari eta protagonista gehienak gazteak izatea.
"Erabiltzaileak protagonista izatea da gure webgunearen filosofia, eta neurri handi batean haiek erabakiko dute nolakoak izango diren bertsoplaza.tv-ko edukiak", adierazi du Ansak, gazteei egokituko zaien betekizuna aipatuz, baina "denentzako moduko zerbitzua izango dela" nabarmenduz.
Bertsoak eskatzeko aukera ere egongo da bertsoplaza.tv atari berrian. Ansak azaldu duenez, "erabiltzaile batek adibidez Andoni Ega?ak halako lekutan botatako bertsoa ikusi nahi badu, eskatu besterik ez dauka, eta guk ahalbait arinen jarriko diogu".
Informazio eta komunikazio teknologia berrietara egokitzeko ahaleginean, Bertsozale Elkarteak mundu osora hedatu nahi du euskaldunon arteko inprobisazio saioen oihartzuna, beste kultura batzuetan dauden era honetako kultur adierazpideei ere lekua eskainiz.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.