Eleak eta beleak
Izaskun Gracia (Bilbo, 1977) Madrilen bizi den euskal poeta gaztea dugu. 2007ko irailean Europako sei herritan zabaldu zen Odys¨¦e du Danube kultura-proiektuko partaidea izan da. Elena Medelekin batera, -izena aipatzea estetika aipamena egitea da-, Transgeneraci¨®n 1.0, Encuentro de j¨®venes poetas ekitaldian parte hartu du, eta oraintxe ezagutu dut Eleak eta beleak argitara eman duen liburua, 2006. urteko Ernestina de Champourcin olerti sariaren irabazlea.
Egile plazaratu berrien kalitatezko aitaponteko bihurtzen ari den Harkaitz Canoren sarrera interesgarria du liburuak.
Barne munduaren deskribapenean oinarrituriko poesia idazten du Izaskun Graciak ("barruko irudiak hitz bihurtzea gero eta zailago egiten zait", 13. or.) eta zentzu horretatik badu Alemaniako espresionismoaren hondarrik bere lanean: "geu ez garen ehunez jositako sareak inguratuta". Jorge Oteizaren aipu argigarria dakar liburuak bere atarian: "Vivo tan despacio/ que no s¨¦ si soy yo mismo". Barne munduaren esplorazioan astiro-astiro murgildu da egilea. Agian, bere idazkeraren ezaugarririk nagusiena zera liteke: joera espresionista hori esaldiaren sinpletasunarekin lotzen duela.
Barne murgilketa horrek badu maitasun hizketaldiaren ?abardurarik. Gertatzen da, baina, mugimendua ez dela geldoa, kontraesanez betea agertzen da maiz: "Hain denbora luzea pasatu eta gero/ erantzun guztiak dauzkagulako ustean gaude/ baina itaun asko daude adarretatik eskegita oraindik/ eta barruan erretzen zaigu horien pisua/ elkar ezagutzen ez dugun horiek nortzuk diren jakiteke" (32. or.). Aipatu dugun poema horren antzekoak dira Izaskun Graciak idazten dituenak: zalantza nagusi bihurturik, balantzaka egiaren eta ustearen artean, minaren mugak adierazi nahiz.
Identitate konplexu baten bila abiaturik, zalantzetan aurkitzen ditu bidea eta izaera: "Egiten dudanagatik gorrotatzen dut nire burua/.../ zeharo galdu nahi izango banu bezala/ bakardadea daukat erabakia eta zigorra" (31. or.), eta sentimendua beti nahasten da gazi-gozoarekin, erraietan bildurik dagoen ezinegonarekin.
Eleak eta beleak. Izaskun Gracia Quintana. Arabako Foru Aldundia. Gasteiz, 2007. 70 orr. 7 euro.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.