Bidaiak eta bilaketa
Gizakiok beti maite izan ditugu muga berriak, zerumuga zabalak estimatzen ditugun bezalaxe. Horra hor gizakiaren definizio bat: muga bila dabilen animalia kontzientea. Aurrera ekiteko mugak behar ditu gizakiak, errealak ala irudizkoak; nahiz, mugara iritsi baino askoz lehenago ezarriko dion bere buruari gainditu beharreko zama berria.
Mugaz bestalde dagoena aitzaki, bidaiatzea maite du gizakiak, eta lekualdaketa fisikoa ez bada beti geldituko zaio "ni" propioaren introspekzioa.
Nonbaitera iristeko grinak mugitzen gaitu beti, norabiderik ez badugu ere. Egia esan, bidaiatzeko ez da norabiderik behar, eta bidaiaren objektua ere sarritan lausoa da.
Zer zen, esaterako, Babeleko eraikitzaileek ukitu nahi zuten zeru antzeko hura? Edo mito grekoko argonautek ere, odol jainkotiarreko heroi gizatiar haiek, urrezko ardi-larruaren bila abiatu zirenean, zeren atzetik zihoazen, itsasontziz bidaiatzeko premiazko zuten zeruko konstelazio haren atzetik baino?
Gauza bidaiari lotzea da, antzinako mexikarrak egiten zuten moduan, edo kretarrek, feniziarrek, tartesotarrek, greziarrek, normandiarrek edo Polinesiako herriek nabigatu eta lur berriak bilatzen zituztenean bezala; eta halaxe kontatzen digute olerkietan eta elezaharretan.
Gizakiaren mugikortasunetik dator, adibidez, Amerika modernoaren aurkikuntza eta sorrera. Artea ere gizakiaren higikortasunean inspiratzen da. Jakin badakigu bidaiekiko pasioak inurridura sortzen duela: "Denboraldi batez lasai eta pozik bizi izan nintzen gau eta egunez..., baina nire barruak herrialdeak zeharkatu nahi zituen berriro, itsasoan ibili.." dio Simbadek.
Kezkatu ere egiten du ezagueran haratago joateko ahaleginak. Begira, bestela, Mila eta bat gau liburuko pasarte batean esaten dena: "Gizon jakintsua da, asko bidaiatu duena... gizakiak ezagutzen dituena, leku bakoitzeko mirarien, lurren eta eskualdeen berri duena".
Bidaia eta jakintza uztartzen denean bidaiariek liluratu egiten dute. Halakoetan bidaia bera helburu (iritsi behar den lekua) izateaz gain, bitarteko (iristeko modua) ere bilakatzen da. Orduan aurreikuspen puntu bat izaten du bidaiak, arrakastatsua izateko, aurretik prestatu behar izaten baita, hori bai, bakoitzak bere erara, bidaia berak bidaia asko izan ditzakeelako bere baitan.
Javier Minak idatzi berri duen liburuan (Vidas paralelas, Belacqva) horren adibide garbia azaltzen zaigu. Bertan, bi bidaiarik bidaia bera egiten dute Europa erdiko hirietatik eta landetatik, Rhin ibaian gora. Hala ere, ezin eskarmentu desberdinagorik izan biek, pozgarria batena, tragikoa bestearena.
"Batzuetan -dio Minak- ez da beharrezko bi alditan ibai berean sartzea desberdina dela ohartzeko, aski da ibaian gora egitea".
Bidaiek ere badute zerikusirik kontaketa miragarriekin. Bietan bi eredu nagusitzen dira: lur harrigarrien aurkikuntza, batetik, eta giltzarriaren bilaketa, bestetik. Azken finean, berebiziko lur edo leku batean aurki daitekeelako soil-soilik gizakiak bilatzen duen gabezia, esperantza bezain hutsala den hutsunea.
Hori horrela izanik, gizakiak hilezkortasuna eta salbazioa aurkitu nahi du beti. Artur erregearen ziklo mitikoak, esaterako, Grial santua bilatzearen inguruan egiten du jira, bidaia egiteko ontzia edo eguzki-gurdia irudikatuz; gero, kristautasunaren eraginez, ideia zerutiarra eta askatzailea bihurtu zena.
Edozein modutan ere, Ameriketan barna ibili ziren konkistatzaile haiek bezalaxe, bizi-iturria behin eta berriro bilatzen ahaleginduko gara... baita heriotzaren ondoren eta hildakoen erreinuan ere... beti ihes egiten saiatuz, batetik nola bestetik.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.