In memorian
Francisco Xabier de Landaburu y Fern¨¢ndez de Beto?o (1907ko irailaren 5ean sortua) pertsona polifazetikoa izan zen: abokatua formazioz, Arabako Merkataritza eta Industria Ganbaran aritu zen lanean. Gazte-gaztetatik erakutsi zuen ekintza desberdinekiko zaletasuna. Kazetari moduan, esaterako, kolaboratzaile, zuzendari, zutabegile eta publizista gisa aritu zen, edo Radio Euzkadin esatari lanean ere. Musika arloan, Luis de Arambururekin batera, Deportivo Alav¨¦s futbol taldearen ereserkia izango zena ere idatzi zuen.
Kultur suspertzailea, Eusko Ikaskuntza elkarteko kide izan zen. Erakunde horretan, Araban euskara eta euskal kultura bultzatzeko Baraibar saila sortu zuen, eta Autonomia Batzordearen kide izan zen. Batzorde horren lana bilakatu zen, gerora, Lizarrako estatutuaren oinarri.
Baina Landabururen ahalegin handienak politikarekin uztartzen dira. EAJ-PNVko burukide, 1933an Madrileko Gorte Nagusietan parlamentaria izan zen. 1936ko altxamenduaren ondorioz, faxisten pertsekuzio gogorra zela eta, 1937ko iraila arte ezkutatuta egon behar izan zuen. Azkenik, muga pasatzea lortuta, EAJ-PNVk eta Eusko Jaurlaritzak ordezkari izendatu zuten Parisen. Eginkizun bera izan zuen Euskaldunen Lagunen Nazioarteko Ligan, eta bertan Verdier Kardinala, Fran?ois Mauriac, Jacques Maritain edota Edouard Herriot bezalako gizon ospetsuekin jardun zuen. Horrez gain, Agirre lehendakariak atzerriko Jaurlaritzaren nazioarteko harremanetarako arduradun izendatu zuen.
Alemaniarrek Frantziako hiriburua hartu zutenean Arroxelara deserriratu zuten, alde frantziar okupatuan, eta, Gestapo atzetik zuen arren, aliatuekin eta erresistentziarekin kolaboratu zuen geroztik euskal informazio-zerbitzuaren barrutik. 1944an, Paris alemaniarren aurka altxatu zenean, bertara heltzea lortu eta Marceau kaleko Eusko Jaurlaritzaren delegazioa okupatu zuen beste kide batzuekin batera.
1948an Miarritzeko EIren Kongresuan Euskal Zuzenbideko ataleko zuzendari izan zen, eta kultur arloko txostengile izendatu zuten 1956ko Euskal Mundu Biltzarrerako. Pentsalari izan zen aldetik, ondorengo bi liburuetan aurki dezakegu bere oinordetza: El nacionalismo en Araba eta La causa del pueblo vasco (1956). Azken horretan, belaunaldi gazteei zuzendu zitzaien, eta indarkeriaren aldeko diskurtsoa zabaltzen hasia zen garaian Landaburuk nazionalismoak ordura arte jorraturiko bide duina azpimarratu eta Europara begiratzeko aholkua luzatzen zuen
1963an hil egin zen, Jos¨¦ Antonio de Aguirre, forjador de la naci¨®n liburua prestatzen ari zela. 1980an, EAJ-PNVko Alderdi aldizkari klandestinoan idatzitako haren artikuluak argitaratu ziren Bilbon, Escritos en Alderdi izeneko bilduman, 1926an idatzitako El Padre Vitoria era de Vitoria bere lehenengo lanarekin batera.
EAJ-PNVko ideologo garrantzitsua izan zen. Landabururen pentsamenduak ideario kristau-demokrata eta europeismoa zituen ardatz. Eta bi ildo horien inguruan, 50eko hamarkadan sortzen ari zen belaunaldi nazionalista berriarekiko elkarrizketa-bideak ezarri zituen. Sozial-kristautasunaren sustatzaile nagusiena EAJren barruan, gainera, Manuel de Irujorekin batera, Europa batu baten aldeko defendatzaile sutsua izan zen. Alde horretatik, Mugimendu Europarraren sorrerari eman zion bultzada, eta mundu gerraren ondoren sortzen ari zen Europa berregituratu hartan Euskalerriak jokatu beharreko rola azpimarratu zuen.
2008ko apirilaren 28an, San Prudentzio egunean, Arabako Foru Aldundiak Landabururi "Euskal Herriaren eta Arabaren baloreen alde ahalegin guztiak egiteagatik" Arabako domina eman zion. Azkenik, ongi merezitako esker ona jaso du, 1960tik aurrera, Jose Antonio Agirre hil ondoren eta Jesus Maria Leizaola lehendakari izendatutakoan, Parisen, Erbesteko Eusko Jaurlaritzaren lehendakariordea izan zen gasteiztarrak
Landabururen proposamenek indar betean diraute orain ere. Izan ere, hain egoera latza bizitako belaunaldi baten ahalegina eta zintzotasuna errekonozitzea, dudarik ez dut, etorkizuna zintzotasunez jorratzeko baliabide aparta izango dugu.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.