Hatza busti beharrik gabe
Hogeita hamabost liburu elektroniko kaleratu ditu Alberdania argitaletxeak - Nobedade guztiak paperean eta digitalean argitaratzen ahaleginduko dira
Hatza busti eta orria pasa beharrean, botoia sakatuko dugu irakurketarekin jarraitzeko. Liburu elektronikoa gero eta hedatuago dago, eta aurrerantzean testuak irakurtzeko ohiko tresna bilakatuko da irakurgailu elektronikoa. Alberdania argitaletxeak garbi du hori. Horregatik, etorkizunari aurrea hartu, eta hogeita hamabost liburu edizio digitalean kaleratu ditu.
Nobedadeak eta fondoko liburuak aurkituko ditugu Alberdaniaren eskaintza digitalean. Euskarazko 24 liburu kaleratu dituzte, horien artean hamaihiru aurtengo euskal nobedadeak dira, eta gaztelerazko hamaika lan ere kaleratu dituzte. Horrela, etxeko eta kanpoko literatura digitalki eskura izango dugu, eta narratiba eskaintzako genero nagusia bada ere, poesia edo saiakera ere aurkituko ditugu. Guztiak, Epub eta Mobipocket formatuan, eta baita PDF formatuan ere.
Kupoi bidez ere liburu digitalak erosi ahal izango dira dendetan
Apustu "handia eta arriskutsua" egin du Alberdaniak, Jorje Jimenez editorearen hitzetan. Edizio digitalen mundua ezezaguna da, kontsumo datuak falta direlako, eta eremu asko arautu gabe daudelako. Horregatik, jarraitu beharreko bidea dela garbi eduki arren, oraindik hutsune eta zalantza handiak daudela dio Jimenezek, kontsumoari lotutakoak, batez ere. "Liburu digitalaren merkatuko harrera nolakoa izango den ikusteko dago. Beste tresna batzuk erabili daitezke liburu digitala irakurtzeko, ordenagailua edo PDA bat, esaterako, baina berezkoa irakurgailu elektronikoa da. Horrek bere inbertsioa eskatzen dio irakurleari. Hortaz, guk edukiak atera, eta eskura jarri ditugu, baina ikusi beharko da irakurlea logika horretan sartzeko prest dagoen edo ez".
Nazioarteko idazleen aldetik ere zalantza ugari daude, hutsuneen aurrean kezkati. Euskal idazleak, ordea, baikor azaldu dira, Jimenezek dioenez. "Aukera proposatu diegun idazle guztiek baiezkoa eman digute, sortzaileek aukera bat bezala ikusten dute eta. Galdera tekniko eta komertzialak dituzte, noski. Guk abentura bat dela erantzuten diegu, eta ahal dugun guztia argitzen ahalegintzen gara. Klabe guztiak menperatzen ez ditugula jakinda ere, aurrera jarraitzeko prest dira".
Bestelakoa da atzerriko idazleen jarrera. Idazkien eskubide digitalak eskuratzeko orduan zailtasunak daude, hainbat alor arautu gabe direlako. "Paperezko edizioetan zenbat ale argitaratzen diren, salneurria eta argitaratuko den ale kopurua oso garbi dago. Bi datu horiekin jabeek eskubideak tasatzen dituzte. Edizio digitaletan, berriz, ez dago salneurri finkorik, ezta kontsumoaren gaineko daturik ere. Gainera, liburu digitalen hustiapena zatika edo atalka egin daiteke, eta hori ere nola egingo den ez dakigu. Horregatik, idazle askok itxoitea erabaki dute". Argitaletxeen arteko harremanaren eta idazle bakoitzaren jarreraren arabera eskuratu ahal dira, beraz, atzerriko eskubideak.
Esfortzu ekonomikoa ere garrantzitsua izan da. "Edizio mota hau askoz ere merkeagoa dela uste da, ez delako paperean inprimatu beharrik. Baina horixe da egin behar ez den gauza bakarra. Paperezko edizioaren gastu batzuk kentzen badira ere, beste batzuk gaineratu behar zaizkio. Beraz, beste gastu berri batzuk ditugu".
Zalantzak eta zailtasunak ugari izan arren, edizio digitalean buru belarri jarraituko du Alberdaniak. Hemendik aurrera nobedade guztiak digitalki ere argitaratuko dituzte, eskubideak eskuratu ahala. Argitaletxearen web gunean edota leer-e orrialdean erosi ahal izango dira aurreneko liburu digitalak ostegunetik aurrera, Durangoko Azokaren irekierarekin batera. Azokan eta liburu dendetan ere kupoiak salgai jarri dituzte, kodigo bat erosi eta liburua deskargatu ahal izateko.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.