Egun batez
Egun batez, Olentzero, horra, horra, gure Olentzero, ez dakit pipa ortzian zuela, baina Psikiatrarengana joan zen. Bere aurrean eseri zenean ez zekien barne korapiloa nondik askatu. Ingurura begiratzen zuen, Psikiatraren marmolezko begiradatik ihes egin nahian. Gelari erietxe batekoaren antza hartu zion, hotza, isila, soila. Horretan Olentzero aditua zen. Urtero, hasi zen esaten, Abenduaren bueltan, Erietxetako tournea egiten zuen, gaixo zeuden umeen bisitan. Ez zen zeregin horretan bakarra izaten. Batzuetan futbolari famatuekin egiten zuen topo pasilloetan, bestetan abeslari ezagunekin, eta ez zuen asmatzen jakiten halako ekitaldiak umeen hobe beharrez edo izarren irudia zuritzeko egiten ziren. Hainbeste urteren buruan Olentzerok berak ere inozentzia galdu duelako.
Barrabasen seme gaiztoenak ere dozenaka opari nahi ditu, eta ez edonolakoak gainera
Psikiatrak marmolezko kaierean oharrak hartzen zituen bitartean, Olentzerok, barnea husteko zuen premiari bidea eginez, kontu kontari jardun zuen. Bere egitekoa gero eta zailagoa zen. Umeen gutunetatik hasita. Zer esan nahi zuten "Lntzr" edo "ztt" bezalako hitzek? Zergatik bokalekiko herra hori? Zer egiten zuen Arartekoak bokalen alde? Zein izango zen hurrengo pausua? Elkarte gastronomikoetan sarrera debekatzea? Erantzunik gabeko galdera gehiegi. Olentzeroren etsipenak Psikiatraren marmolezko bihotza hunkitu zuen, eta mahai gainean zegoen musuzapi kaxa eskaini zion, badaezpada. Olentzerok biziki eskertu zion, baina ez zuen desorduetan mokadurik hartzeko ohiturarik, eta kontakizunari lotu zitzaion berriro.
Gutunak ulertzea lan nekeza bazen, ondorengoa ez zen samurragoa. Garai batean umeek baloia, ziba edo panpina eskatzen zuten. Egun, Barrabasen seme gaiztoenak ere dozenaka opari nahi ditu, eta ez nolanahikoak gainera: Wii, PSP, X Box, etab. Teknologia berrien masifikazioak ataka larrian jarri zuen. Nola, non, ikasi behar zuen horrelako tramankuluak egiten? 90.hamarkadaren bukaeran Unibertsitatean izena eman zuen. Bere asmoa Ingeniaritza Elektronikoa ikastea zen. Tamalez, Gabonak gorroto eta begitan hartu zuen irakasle batekin topo egin, eta, eginahalak eginahala, ez zuen haren ikasgaia gainditzea lortu. Hala ere, ez zuen etsi. Berak egin ezin zezakeena beste norbaiten esku uztea erabaki zuen. Ekoizpen teknologiko guztia Txinako enpresa batera eraman zuen. Gailu elektronikoak egiten zituzten umeek oso zoriontsuak ziruditen enpresak igorritako argazkietan. Baina horrek ere ez zuen askorik iraun. Krisia heldu zen. Akabo diru laguntza publikoak, akabo ume irribarretsuak, akabo Txina. Berriz hasi behar. Bankuari kreditu bat eskatu ondoren, gailu elektronikoak erosi ahal izateko, bere ikaztegian gogor lan egiteari ekin zion, bertako etekinekin zorra lehenbailehen kitatu nahian.
Ekologistak heldu ziren arte. Nor fio daiteke txiza dutxan egitea gomendatzen dizuten tipo batzuekin? Bere aurkako muntaia mediatikoa hasi zuten, Olentzerok erregai fosilen apologia egiten duela gora, Olentzerok aldaketa klimatikoa bizkortzen duela behera. Paparazziek bere etxeko atarian habia egin, eta egoerak txarrerago egitea ezinezkoa zela zirudienean, hara egunkariek zer argitaratu zuten: Olentzero, erretzailea!Olentzero, hiltzailea?
Gauzak horrela, egun batez, Olentzero Psikiatrarengana joan zen.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
?Tienes una suscripci¨®n de empresa? Accede aqu¨ª para contratar m¨¢s cuentas.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.