Irakurleengandik gertuago
Ander Iturriotz Euskal Idazleen Elkarteko lehendakari berriak irakurleei begira lan egingo du - Euskal literatura sozializatzea da lehentasuna
Irakurleak xede dituela arituko da lanean aurrerantzean Ander Iturriotz soziologo eta idazlea EIE Euskal Idazleen Elkartean, bera izango baita hurrengo lau urteotan elkarteko lehendakaria. Batzar nagusia egin zuen EIEk pasa den otsailaren 6an, eta lehendakari izendatu zuten bertan Iturriotz, Fito Rodriguezi lekukoa hartzeko. Erronka ugari izan arren, euskal literaturaren eta idazleen sozializazioa izango du helburu nagusia.
Idazlearen eta sortzailearen arteko harremana sustatzea oso garrantzitsua dela uste du Iturriotzek: "Literaturak ez dauka etorkizunik, edo urria behintzat, sortzaileari bakarrik begiratzen baldin badio", dioenez. "Sortzailea oso garrantzitsua da, jakina, baina publikoa beharrezkoa du, eta guk publiko hori aktibatu nahi dugu". Asmo horrekin, programa ezberdinak garatzen ditu elkarteak. Idazleek zuzeneko hartu emana daukate gazteenekin Idazleak ikastetxeetan programarekin, eta udalerrietan nahiz bestelako erakundeetan ekimenak antolatzeko aukera eskaintzen du Literatura jarduerak programak, esaterako. Hala ere, bestelako ekimenak ere sustatu behar direlakoan da Iturriotz. "Literatura ikuskizun bilakatu behar da. Saiakera lan bat ezin duzu ikuskizun bilakatu, baina poesia musikarekin elkartu daiteke, adibidez. Antzeko ekimenak garatzen ari dira orain, eta elkarteak bere dinamikaren barruan horrelakoak hartu behar dituela uste dut".
Diru-iturriek behera egin dute nabarmen azken urteotan
Irakurleari plaza bat eskaintzeko lan egingo du elkarteak, iritzia eman eta parte hartzeko aukera izan dezan. "Irakurle klubak sortzen dira. Sarean ere irakurleek kritikak egiten dituzte, eta eztabaidak pizten dira. Literatura indartzeko eta gerturatzeko kezka dagoela erakusten du horrek, modu kritiko eta dinamiko batean, gainera. Jendeak zerbait gehiago nahi du". Behar horri erantzuteko asmoz Hitzaren ubera proiektua sortu du elkarteak. Interneten atari berezi bat sortuko dute, irakurleen ekarpenak jaso ahal izateko.
Idazleei begira ere lanean jarraituko du elkarteak, erronka anitz baitatoz. Aholkularitza beharrezkoa izango da liburugintzaren digitalizazioaren atarian, adibidez. "Liburu digitalaren errealitatea gainera datorkigu, eta eskubideen eztabaida hor dago. Oraingoz euskal kulturan ez dauka garrantzirik, baina nola garatzen den ikusi beharko da". Bien bitartean, idazlearen eguneroko zereginetan ere lagungarri izan nahi du elkarteak, eta erakundea sendotzeko ahalegina egin behar dela uste du lehendakariak. 355 bazkide ditu egun elkarteak. Kopuru esanguratsua da, euskal literaturaren ezaugarriak kontutan izanik, baina ez ditu euskal idazle guztiak biltzen. "Euskaraz idazten duten guztiak elkartean izatea nahi genuke, baina bakoitzak bere hautua egiten du. Gora beherak egoten dira, bazkide izateari utzi diote batzuk, adibidez. Horiekin ahalegin berezia egin nahi nuke, alde egiteko arrazoiak eta elkartean sumatu dituzten gabeziak nola bideratu daitezkeen jakiteko".
Baldintza ekonomikoak ez dira oso aldeko, ordea. Azken urte hauetan nabarmen murriztu dira elkartearen diru-iturriak. Aurtengo aurrekontua 400.000 eurokoa da, orain dela bi urte baino 200.000 euro gutxiago. Dena den, elkartea ez dagoela krisian, eta diru murrizketa egoera orokorraren ondorioa dela azpimarratu du Iturriotzek. "Beste erakundeen diru-iturriak bezalaxe jaitsi dira gureak. Hala ere, honi buelta emateko ahalegina egin behar dugula uste dut, erakundeekin harremanak zainduz, eta sarrera propioak handituz. Gure sarrerak onura asmorik gabekoak direla kontutan izan behar da, literaturaren sozializazioan inbertitzen baititugu. Xedea garrantzitsua da. Horregatik, ahalik eta jende gehienarengana iristen, eta dinamika sendoenak sortzen ahalegindu behar gara, eta horretarako dirua ere behar dugu".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.