Aitzindari izan ziren fotogramak
Euskarazko lehen dokumentalen zaharberritze lanak amaitzear dira - Gotzon Elortzak 60ko hamarkada inguruan errodatu zituen lanak
Ikus-entzunezko euskarrian jaso ezean, hizkuntza eta kultura batek ez du etorkizunik. Horixe irakurri zuen Gotzon Elortzak Le Monde egunkarian 60ko hamarkadan. Parisen bizi zen orduan Elortza, Bilboko Olabeaga auzoan jaiotakoa bazen ere. Egunkariko lerroek erabat kolpatu zuten, eta Bizkaira itzultzeko erabakia hartu zuen. 16 mm-tako kamara erosi, eta muga ezkutuan zeharkatzeari ekin zion autoz, emaztea alboan zuela. Bizkaiko jendea eta inguruak grabatu zituen, Frankismoaren mehatxuei muzin eginez, eta material harekin sortu zituen lehenengo euskarazko lau dokumentalak.
Lan horiek oso ondare garrantzitsua izan arren, Euskadiko Filmategiko apalategietan gordeta izan dira orain gutxi arte. Hiru dokumental zeuden bertan, Elortzak berak emandakoak: Ereagatik Matxitxakora, Elburua Gernika, eta Erria dokumentalak. Avignon laugarren lana galduta dago egun. Zintak oso hondatuta zeuden, eta horiek gordetzea erabaki zuen Filmategiak, zaharberritzeko laguntzak lortu arte. Getxoko Euskara sailak, lan horien berri jaso, eta zaharberritzeko beharrezko laguntzak metatzea lortu du azkenean. Horrela, hilabeteetako lanaren ondoren, laster izango ditugu eskura dokumentalak, udara baino arinago bukatuko baitira zaharberritze lanak.
Nago euskal telebistak estrategia falta duela akats nagusi
Elortzaren hiru lan zaharberritu dira, laugarrena galduta baitago egun
"Salbatu egin dira", dio Ion L¨®pezek, Euskal Filmategiko teknikariak. "Audioko eta irudietako zaratak garbitu dira, oso degradatuta baitzeuden, audioa batez ere. Zinta magnetiko bat izaten du audioak, eta dokumentala pasatzen zen bakoitzean fisikoki audio zatitxoak erortzen ziren". Fotogramaz fotograma egin behar izan da errestaurazioa, Filmotekaren eta Bartzelonako laborategi baten elkarlanarekin. Horrela, audioa eta irudia bateratuta geratuko dira, eta formatu digitalarekin kalitatea bermatuko da.
"Euskaraz pentsatu, sortu, eta landutako lehenengo dokumentalak direlako". Horregatik dio Jabi Aranguenak, Getxoko Udaleko euskara teknikariak oso lan garrantzitsuak direla. Entzun daitekeen euskaragatik oso balio linguistiko handia dute, baina baita edukiarengatik ere, dionez. "Orain dela 50 urte gure ingurua nolakoa zen kontatzen du, paisaiak eta jendea. Bizkaiko oso aurresku bitxi eta arraroa agertzen da, adibidez, eta Bermeoko portua ontziz beterik eta jendea lanean ere azaltzen da". Gainera, kalitate handiko dokumentalak dira. Pariseko etxean Elortzak "artisauek bezala" dokumentalak muntatzen zituela dio L¨®pezek, musika eta ahotsa berak off-ean sartuz. Irudiak ere oso landuak dira, koloretan eta tratamendu oso egokiarekin, L¨®pezen iritziz. "16 mm-tan errodatzen zuen. Elortzaren asmoa ez zen artea egitea, euskara modu audiobisualean aldarrikatzea baizik, baina izugarrizko kalitatezko lanak egin zituen".
Garai hartarako Elortza oso aurrerakoia izan zela azpimarratu du L¨®pezek. "Bidegilea izan zen, garai hartako ikuspegi oso iraultzailea izan zuelako. Ikus-entzunezkoek ez zuten horrelako garrantzirik, eta literaturak edo bestelako arteek pisu gehiago zeukaten, baina oso gizon bizia izan zen Elortza, eta aurreratu egin zen". Parisko giroak ere asko lagundu zion, irekiagoa eta aurrerakoiagoa zelako, eta konpromiso pertsonal baten emaitza ere izan zela dio Aranguenak. "Momentu horretako pentsamendu politikotik sortutako lanak dira. Sinisten zuelako egindako lana da". Maiz izan zuen, horregatik, Guardia Zibila atzetik. Gurasoen baserrira bere bila joan ohi ziren, eta espetxeratu ere egin zuten, epe laburrez bada ere. Oztopoak oztopo, frantziar hiriburura itzuli, eta dokumentalekin aurrera jarraitzea lortu zuen beti Elortzak.
Getxon bizi da egun Gotzon Elortza, eta 86 urte ditu. Lanak egin eta ia 50 urte geroago etorri zaio egindako lanaren aitortza, hortaz. Getxoko Udalak omenaldia egin zion pasa den hilabetean, esaterako, eta bere lanak ere laster izango dira denon eskura, azkenean. Euskararen jarraipenerako egindako ikus-entzunezko lehen lan horiek hurrengo belaunaldien esku izango dira horrela, eta Elortzaren izena ez da ahanzturan geratuko.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.