Bilbo Zaharra Forumak hitza eta musika uztartuko ditu bere jardunaldietan
Idazle, komunikatzaile eta kantautoreen solasaldiak kateatuko dira abendurarte
Hiru hilabete joan dira, dagoeneko, Bilbo Zaharra euskaltegiak Klasikoen irakurketa etenik gabea egitasmoaren hirugarren ekitaldia burutu zuela Arriaga antzokian. Jon Miranderen Haur besoetakoaren irakurketak egundoko arrakasta izan zuen, aurreko beste biak bezala. Irakurketak berak ez ezik liburuari buruzko hitzaldiek ere jendetzak bildu zituzten. Ondorioz, jendartean ikusmin handia zegoen Bilbo Zaharra Forumek udazkenean zer-nolako egitaraua aurkeztuko zuen jakiteko.
Halatan, bada, beste urte batez ere, Bilbo Zaharra Forumek bere aspaldiko ohiturari jarraitu eta kultur egitarau garrantzitsua aurkeztu du 2010-11 ikasturteko lehen hiruhilerako. Bertan, era askotako artistak agertzen zaizkigu; bai komunikatzaile trebeak (Xabier Euzkitze), bai idazleak (Bernardo Atxaga), bai poetak (I?aki Irazu, Felipe Juaristi), bai musikari peto-petoak (Joxan Goikoetxea, Angel Unzu), bai kantautoreak (Jabier Muguruza, Amaia Zubiria), bai hitzaren zein musikaren artisauak (Jean Mixel Bedaxagar, Anjel Valdes).
Ekitaldi barnerakoiak eta hurbilak landu dituzte antolatzaileek
Hitza tradizioari lotua dago, ezinbestean. T.S. Eliot poetak zioenez, tradizioa ez da berez eta ahaleginik gabe ematen den bidea, baizik eutsi egin behar zaiona, etengabeko lana eskatzen duena, belaunez belaunekoa bihurtuko bada. Tradizio aberatsa esaten denean, ez da iraganeko zerbait aipatzen, baizik bete-betean presenteari dagokion ondare bat, edo zuzenago, presentea bera, hots, gure gaurko bizitza osatzeko ditugun hitzak, jakituria.
Poeta eta idazleen hitza, irakurria ez ezik, kantatua eta entzuna izan da gure oraindik oraintsuko tradizioan, eta hala da gaur egun ere. Euskal Herriko kantariek haien hitzak, haien letrak zabaltzen dituzte; sentsibilitate modernoa adierazten duten hitzak eta letrak, alegia. Eta hala, hitza da ekitaldiotako protagonista, errezitatzaileen eta kantarien ahotsetan.
Hitza eta musika edo hitza eta kantak uztartuz ekitaldi barnerakoiak eta, batez ere, hurbilak landu ohi dituzte Bilbo Zaharra Forumen. Egitasmoak helburu zehatza du: hizlaria eta musikaria elkartu, eta harreman horretatik sortzen den giro bereziaz gozatzeko aukera eskaini. Batzuetan bikote artistikoa osatua dago aurrez, eta bien arteko konplizidadea iragarria da. Beste batzuetan, aldiz, bikote artistikoa probokatua da eta, halakoetan, ustekabe bikainak gertatu ohi dira.
Hitza eta musika
- Urriak 25, astelehena, 19.00etan, Xabier Euzkitze eta Joxan Goikoetxea.
- Azaroak 4, osteguna, 19.00etan, Jabier Muguruza eta I?aki Irazu.
- Azaroak 11, osteguna, 19.00etan, Jean Mixel Bedaxagar eta Anjel Valdes.
- Azaroak 18, osteguna, 19.00etan, Amaia Zubiria eta Felipe Juaristi.
- Abenduak 2, osteguna, 19.00etan, Erle irakurlearen saioa. Bernardo Atxaga eta beste.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.