Hamar hari-mutur Nagelen labirintorako
1. Inork pentsa dezake Andr¨¦s Nagelen eskultura jolas bat dela. Formekin eta materialekin olgetan aritzeko modu bat. Eta izan ere, halaxe da: Nagelen eskulturak bere-berea du, baiki, ludikotasun hori. Donostiako Koldo Mitxelena aretoan inauguratu berri den erakusketan kriskitin jolastiak sortarazten dizkio ikuslearen irudimenari. 2. Baina Nagelen eskulturak bere benetako izaera babestu nahi du ludikotasunez jantzitako itxura mundutiar eta baikor horren bidez. Trikuak, arantzekin, berea babesten duen bezala. Halatan, lehenbiziko pozezko enkontrua gertatu eta gero, haratago -joan gaitezela eskatzen digu Nagelen eskulturak-. Eta, ikustearen prozesuak berekin duen joan-etorri amaigabean bidaide, ironia nabarmenduko dugu laster eta oparo. Nagelen jarrera ironikoa ez da, ordea, artista hantuste gupidagabe baten edabe ozpinduarena, ez da halakoa Nagelen eskulturari darion ironia ere: bere baitatik -bere berezko izaera artistikoari iseka egitetik- jaiotzen da Nagelen eskulturari darion urrutiramendu ironiatsua. 3. Nagelen artea ez da baikorra, arte garaikideak ezin baitu optimista izan. Gehienera ere, eszeptikoa. Edo etsia. Ez, ordea, baikorra. Jakin badakigu galaraziak ditugula zoriontasunerako aukerak oro, baina munduak gu engainatu nahian darrai: sistema oro-argitzaileek porrot egin bazuten ere, paradisu-klase asko -materialistak eta hedonistak, nagusiki- eskaintzen segitzen du munduak. Kontuak ez du erremediorik, gauza nabarmena da, baina mundua ondo egina balego bezala -erremedioa balu bezala- funtzionatzen ikasi dugu. Zertarako munduari aurpegira begiratu? Pentsamendu-sistema handiek porrot egin zutenetik, huntzak hartuta daude paradisu hormak eta ate zaharrak, eta ez gaude ikuskizun desatseginetarako. 4. Mende honetako kritika ofiziala dominak eta etiketak banatzen hasi zenean, artearen goitzainek, aireari hisopo-kolpe bat emanik, ezkontezintzat jo zituzten figurazioa eta anbiguotasuna. Sasikotzat salatu zuten figurazioa. Baldar eta kutsatutzat. 5. Bi eskema erredukzionisten arabera markatu dugu eremu exkisitoaren muga: artearen tenpluan, abstraktoa berdin lirika berdin anbiguotasuna; artearen eliz atarian, figurazioa berdin narrazioa berdin unibokotasuna. Eskema horien arabera, Kafka, Canetti, Musil edo Robert Walser, narratzailea izaki, literaturaren eliz atariko agotak genituzke. Artegintzaren eliz atarian egotea legokieke Giacometti, Chagall, Antonio L¨®pez edo Nagel berari ere, eta ez tenpluan. Nagelen eskulturek, ordea, bizkarra erakusten diete buru-buztanik gabeko eztabaida bizanziar horiei. 6. Eskulturak, abstratoak zein figuratiboak, bere eskultura-izaeraren baitan zuritzen du existentzia. Argibideak ez daude obratik at, obraren beraren altzoan baino. Eta nik ez dut aspaldian arteari buruzko diskurtso autonomoagorik gozatu Nagelen eskulturazko narrazioetan baino. 7. Eskulturako narrazioak, beraz, absurdu pixka bat hemen, keinu erdi gaizto bat hor, ikuslearen ipurdian emandako ostikada han. Berunez eta akrilikoz eta poliesterez eraikitako istorio harrigarriak nonahi. Nagelen eskulturak, istorioak iradokitzeko makinak. Eta Nagel, ipuin kontalari. 8. Areto guztien artean, Donostia Hondarribia izenekora gidatu nahi nuke irakurlearen arreta. Urbanismoaren eta arkitekturaren estilizazio erabatekoa. Bere auzoaren eskematismo ia na?f bat eskulturagai? Autobide bat? Itsasertzaren edo bi mendi inozoen isla? Deskontrukzioa. Kode nagusi eta esanguratsuenen agerpen biluzioa. Xalotasun itxurako sintesia sakona. Artea, egokipen gisa harturik. Edo, nahiago bada, mundua ordenatzeko maneran: mundua taigabe ordenatu nahiari erantzuteaz gainera, munduko haize gaiztoetatik babes gaitzala pixka bat. Babes hori norbere auzoko eskema na?f baten itzalak emana bada ere. 9. Nagelen lan guztiak berak eginak dira. Eskuz. Hasi eta buka, artistak kontrolatzen du prozesu guztia. Eskuek eta buruak material bakoitzaren aukerak eta mugak ezagutu nahi lituzkete. Burua eta eskuak prozesu sortzaile beraren parte: buruak hausnartu egiten du, baina eskuetan ere gauzatzen da hausnarketa hori. Eskuek egin egiten dute; baina eragina ez da ukimenean soilik gauzatzen: eskuek topatutako zailtasun eta mugek badute eraginik hausnarketan. Artea egiteko estilo zaharrean, poiesis baten prozedura segitzen du, bada, Nagelen obra artistikoak: hausnarketa eta ekintza, bidaia sortzaile beraren zati. 10. Nagelen kospomolitismoa azpimarratu nahi nuke azkenik. Jatorri desberdineko ezaugarri kulturalak berera ekarri, eta sintesia sortzeko duen malgutasuna. Aniztasun kulturalaren zurrunbiloan naufrago, aukeran nahiago du Nagelek nonahitik datozen ohol puska nonahitiarrei eustea, Buster Keaton-en Nabegantea filme hartako jarrera eskisitoarekin duin-duin itotzea baino.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.