Aldizkariak "Hamaika literaz" beteko du Elgoibar Urruzuno taldeak
"Hamaika" hitzak euskaraz badu esangura anitz, hots, berez dagokionaz gain "hainbat" adieraz lezake. Elgoibarko Urruzuno Literatur taldekoek aintzat izan dute hori sortu berri duten literatur aldizkarian Hamaika litera izena emanaz. "Hitz jokoa da. Dena den argi geratu behar da litera hitzak ez duela loarekin inolako zerikusirik, lozorrotik haratago doan aldizkaria da". Sei kidek osatzen dute taldea eta beraietako bat Jasone Osoro da. Literatura zabaldu nahi dute, batetik euren lanak elkar ezagutzeko eta bestetik, "hamaika literaz betetzeko" Elgoibar. "Badakigu literaturak ez duela askorik engantxatzen; hala ere, literatura zale denari bestela irakurriko ez lituzkeenak eskaini nahi dizkiogu, Aldizkariak Elgoibarren argitaratu baina herri gehiagotan banatzen da. Itxurak "garrantzi handia" duela uste dute Urruzunkoek. Hori dela eta, "produktu erakargarria" egiten saiatu dira, azala zein barruko orrialdeen itxura zainduz Helduentzako literatura jorratuko du Hamaika Literak Kanpokoen idazki, olerki, ipuin, pentsamenduak jaso nahi dituzte bere bultzatzaileek Elgoibarko ikastetxe zenbaitekin hitz egin dute, eta aldizkaria gelan lantzeko egokiera izan dezakete. "Hortik etor daitezke idazkiak eta". Jasone Osoro larritzen duena bestelakoa da. "Institutuetan eta asko izaten dira idazteko ohitura dutenak. Eskola utzi eta literatura baztertzea, baina, bat izaten da askotan; eta idazten duen horrek jakin beza Hamaika literan baduela tokirik". Azken boladaotan irakurzaletasunaren inguruan kaleratutakoak ez du Urruzuno literatura taldekoa ustekabean harrapatu. "Betidanik izan da horrela, ez? Tira, literaturarekin disfrutatzeko gaitasuna duenak datuak aldeko ala kontrako, beti izango du". Eta gozamen hori da Hamakika literarekin lortu nahi dutena, "hortik kanpo izango duen oiartzuna? Bada, ez dakit... datorrena datorrela". Datorren bitartean; hitzaldi, liburu aurkezpen eta literaturaren eremuan sar daitekeen edozer antolatzen eta prestatzen utzi ditugu Hamaika literan.
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.