DISKOAK Euskal Herriko "Ska" talderik onena
Euskal Herrian ska musikaren egoera oso berezia da. Euskal rock radikala delakoak ekarri zuen iraultzan azpimarragarria izan zen bere eragina eta, orokorrean, musika gustoko dutenen artean onarpen maila handia du. Dena den, ez da inoiz talde esanguratsu gehiegirik sortu. Beraz, Skalariak musika mota honetan dagoen talderik espezializatuenetakoa dela esan daiteke. Klub ska (Gor), bere bigarren diskoa, horren lekuko da. Ska musikaren bidea jarraitu arren, reggae edo oi bezalako estiloak ere topa daitezke bertan. Azken estilo hau ska-ren bariazioa da eta punk rock borrokalariaren izpiritutik edaten du. Hamalau abestiz osatzen den disko honetan xenofobia eta militarismoaren kontrako mezuak daude, ska musikak berezkoak dituen bizitasuna eta umorearekin batera. Abesti horietatik, bi erabat euskaraz eginak daude, Segi, Segi, Segi eta Naturarekin bat, hain zuzen. Diskoaren azalean ikusten den bezala, taldeko kide batzuek skin head izenarekin ezagutzen ditugun horien irudia daramate. Hori bai, hauei lotuak egoten diren indarkeria edo xenofobia bezalako kontuetatik erabat urruntzen dira. Horretarako, Un¨ªos abestian arrazakeria salatzearekin batera, diskan topa dezakegun liburutxoan honako mezu hauek irakurri daitezke: "Arrazakeria beti gaizki amaitzen da. Ez zaitez geldi geratu. Mugi zaitez".
Tu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo
?Quieres a?adir otro usuario a tu suscripci¨®n?
Si contin¨²as leyendo en este dispositivo, no se podr¨¢ leer en el otro.
FlechaTu suscripci¨®n se est¨¢ usando en otro dispositivo y solo puedes acceder a EL PA?S desde un dispositivo a la vez.
Si quieres compartir tu cuenta, cambia tu suscripci¨®n a la modalidad Premium, as¨ª podr¨¢s a?adir otro usuario. Cada uno acceder¨¢ con su propia cuenta de email, lo que os permitir¨¢ personalizar vuestra experiencia en EL PA?S.
En el caso de no saber qui¨¦n est¨¢ usando tu cuenta, te recomendamos cambiar tu contrase?a aqu¨ª.
Si decides continuar compartiendo tu cuenta, este mensaje se mostrar¨¢ en tu dispositivo y en el de la otra persona que est¨¢ usando tu cuenta de forma indefinida, afectando a tu experiencia de lectura. Puedes consultar aqu¨ª los t¨¦rminos y condiciones de la suscripci¨®n digital.